Azken txanpakoak (1): gure historia gure ahotsarekin

Aste honetan dendetara heldu diren bi komikien berri ematen dizuegu hemen. Helize eta Iraultza eta bizi!, gure historia (grafikoa) gure ahots propioarekin kontatzen duten lanak dira.

2020aren amaierara iristen gaude baina komikiari dagokionez oraindik ez da urtea amaitu. Ezustekoak daude. Azken orduko bat, Komikipedian iragarrita ikusi duguna da; Burnizko potoa, Jokin Mitxelena marrazkilari eta Antton Kazabonen  lan bateratua, (euskal  komikigintzaren egoera eguneratua eta oso argi zerrendatua ikusi nahi duenak Komikipedian, Iñaki Otamendik zuzentzen duen webgunera sartu, besterik ez du egin behar). Ahal den neurrian, azken komiki honen azterketa zehatzago bat egiten saiatuko gara hurrengo post batean.

Gaur, aste honetan bertan kaleratu den Helize, eta aste-akaburako kaleratuko den Iraultza eta bizi! aipatuko ditugu.

Gara egunkariarekin batera datorren asteburuan (28 eta 29an) banatuko da Burgosko auzia: Iraultza ala bizi!; Mikel Antzak idatzitako eta Adur Larreak marraztutako lana. Liburuaren edukiak 1970 urteko abenduan ETAko hamasei kideri egindako epaiketa ospetsua dakar gogora (datorren abenduan ospatzen baita prozesuaren 50. urtemuga). Zalantzarik gabe, gure iraganaren azalpen grafiko bikain bat eskainiko digu oraingoan ere Adurrek, aurreko beste komikietan erakutsi duen ildotik beretik. Mikel Antza izeneko idazle handi baten bermea du gidoiak.

Bigarren komikia, Helize,  Iñaketek marraztu du, eta artikulu hau sinatzen duenak hartu du  gidoiaren ardura (Mikel Begoñak). Kasu honetan ere, abenturazko erregistroaren azpitik, badago historia sozial eta politikoa kontatzeko nahi bat. Bizkaian gertatzen da kontakizuna, Gerra Handiaren garaian, 1917an, zehatzago esateko; baina nazioarte mailako gertaera garrantzitsuek oihartzun argi bat daukate tokiko egoeran. Alemaniarrek ezarritako itsas-blokeoa edo irlandarren Pazkoko Matxinada, adibidez, euskal nazionalismoaren bi ildoen arteko kontraesanak agerian utziko ditu; urteen joanean kontraesanak arrakala bihurtuko dira. Harriet etxeak kaleratu du komikia eta salgai dago ohiko komiki-dendetan.




 

By komikeri

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.