Memoria eta bizi!

Iraultza eta bizi!-k ikuspegi aldaketa, eta haize freskoa dakar gure komikien erakustokira. Asteburu honetan, Gara egunkariarekin batera eskuratu ahal izango da kioskoetan 22 € ordainduta edo harpidedunek 20 €-ren truke jaso ahal izango dute.

Komiki-tradizio garrantzitsua duten herrialdeen artean historia gai inportantea izan da beti; jakina denez, herrialde bakoitzak norberaren historiari erreparatu dio gehien bat, eta komikilariek garai historiko ia guztiak binetetara egokitu dituzte.

Garai batetik hona, komikia historia eta goi-mailako ikerketa-kazetaritzarako tresna egokia izan daitekeela erakutsi du ere. Bururatzen zait, adibidez, Etienne Davodeauren “Cher pays de notre enfance”, genero honetan ezagutzen dudan libururik bikainena agian;  aipatutako komikia ikerketa sakon baten testigantza da.  Benoit Collombat kazetariaren ondoan apunteak hartzen doan marrazkilariak, Étiennek,  zuzenean komikiaren bizkarrezurra osatuz doa. Komikian agerian geratzen dira Charles de Gaulle generalaren Errepublikaren estolda zikinenak.  

Iraultza eta Bizi!  Ildo beretik dabilen lana da. Ez da komiki soila, besterik gabe, ez. Liburu irakurri ondoren, ikerketa sakon baten osteko emaitza dela ondorioztatzen dugu. Burgosko prozesuaren  gainean gidoigileak, Mikel Antzak, lupa jarri eta  gaiaren inguruan aurretik idatzi den guztia arakatuz aparte, testigantza berriak jaso ditu ere. Gaiak eskatzen duen lez, neurriz gaineko tonu literariotik aldendu egin da gidoigilea. Adurrek bere aldetik jasotako informazioa prozesatu, eta bere marrazki-estilo bizira egokitu du. Gaia erdi epikoa eta erdi dramatikoa izan zitekeen, baina hala ere, aldiro, kontaketak, umore puntu bat hartzen du aipatutako estilo-grafikoaren ondorioz, eta baita benetako egoera batzuek ere, Beihl kontsularen ihesaldiak adibidez, irakurketa horren alde egiten dutelako.

Euskaldunen eta espainiarren arteko gatazka eta biolentzien arazoaren interpretazioa aldebakarrekoa izan da ia beti komikietan, modernotasunaren ardi-larruz mozorroturik batzuetan, mozorrorik gabe besteetan. Alde horretatik Iraultza eta bizi!-k ikuspegi aldaketa, eta haize freskoa, dakar gure komikien erakustokira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.