Fanxineak eta tebeoak: Txema beti gogoan

Uztailak 29 honetan Txema Larrea joan zeneko hirugarren urteurrena beteko da. Txema Larrea, Basauriko Lapatza auzoko semea, pentsalari zorrotza eta sailkaezina izan zen. Arpoilari fina letren itsaso zabalean.  Jakintsua bezain eskuzabala, intelektual-diboaren prototipotik urrun zegoena, idazle bikaina eta irakurle arretatsua. Komikiak, tebeoak, fanzineak eta antzeko “sasi-literaturak” ere oso gustukoak zituen.

Txema Larrea 1995eko Ostiela aldizkariko bigarren zenbakiko argazki batean, Patziku Perurenak Larrearen “Eukaldungoa erroizturik” liburuari eskainitako bigarren artikulua ilustratu zuena.

Komiki-bilduma

Txemaren komiki-bildumaren parte bat gure eskuetara heldu zen urte hasieran (eskerrik asko Adur). Beste batzuen artean honako ale bitxiak dira heldu zaizkigunak: Euskadi Sioux fanzinaren ale bat; TXT, Argiaren komiki gehigarriaren hainbat ale; Napartheid fanxine batzuk; Ipurbeltz, Xabiroi, Habeko Mik… Ostiela aldizkari satirikoaren lehendabiziko zenbaki biak; Emedy komikigile lapurtarrak eskuz egindako komiki-koaderno bitxi bat…

Euskal komikiaren historia osatzeko bidean pieza berri eta baliotsuak izango dira hauek, eta oraingoan ere, Txemaren ekarpena eta laguntza funtsezkoak izan dira, aurretik hainbatetan izan zen bezala. Esker mila, Txema!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.