Aita Imanol Berriatua elantxobetarrak sortu zuen aldizkaria 1953. urtean eta hasieratik frantziskotarren ardurapean egon zen. Bizkaierazko eranskin gisa gipuzkoako frantziskotarren euskarazko orriari lotuta jaio zen. Bihilabetekaria lehendabizi, hilabetekaria handik gutxira .
1955-1956 tartean Estatu Batuetan jatorria zuten hainbat komiki argitaratzeari ekin zioten, aldizkariaren edukiaren parte handi bat komikiaz horniturik izan arte, zortzi orrialdetik lau.
Tarte honetan King Features Syndicate etxeko pertsonaien istorioak agertu ziran (eskubide jabeen baimenik gabe seguraski). Globoen testuak eskuz atontzen ziran, bizkaiera bizi eta ulergarri batean.
1975. urtean, Jose Mari Torrealdairen zuzendaritzapean, Anaitasunak gehigarri berezi bat argitaratuz euskal komikiaren aldeko bigarren ahalegin bat jarri zuen martxan: Komikia. Jon Zabaleta, Juan Carlos Eguillor eta Juan Mikel Gomez Umaranek hartu zuen parte ilustrazio alorrean eta Borja Barandiaranek eta Xabier Kintanak gidoi prestaketetan.