Idazleak eta arte plastikako arloetako jendea bildu zuen Euskadi Sioux hamabostekari satirikoak, 1979ko otsailetik urte bereko maiatzera. Komikia zein artikulu idatziak nahasten zituen Donostian argitaratzen zen fanzine itxurako aldizkari honek. Hala ere, ibilbide laburrekoa izan zen, guztira zazpi ale baino ez baitziren argitaratu. Vicente Amestoyk diseinatutako azaletan gordetzen ziran gerora, arte eta kultura esparru ezberdinetan ospetsuak izango ziren izango zirenak batu ziran: Maya Aguiriano, Jose María Aguirre, Josu Bilbao, Rafael Castellano, Juan Carlos Eguillor, Laura Esteve, Juan Ignacio Etxart, Mentzu Iglesias, Fernando Illana, Juan Mendizabal, Ernesto Murillo, Antton Olariaga, Gorka Reizabal, Teo Uriarte, Rosa Valverde, Carlos Valverde, Yon Zabaleta, Paloma Zuloaga, Tere Arozena, Arturo, Bernardo Atxaga, Cosme Churruca, Mario Gaviria, Tomás Goikoetxea, Tomás Irigoyen, José Llanos, Ángel Marco, Marisol Marín, José Luis Merino, Maite Santibañez, Jon Gurutze Unzurrunzaga, Artemio Zarco, Iván Zulueta, José Luis Zumeta, Ramón Zubiarrain.
Artikuluak eta komikiak nahasten zituen aldizkaria elebiduna zen, teorian behintzat, orrialde gehienak gazteleraz idatzita baitzeuden. Euskaraz argitaratu zuen autore bakarrenetarikoa Antton Olariaga izan zen.
“Euskadi Sioux” zenbaki guztiak irakurgai daude sarean.