Habeko Mik (1982-1991)

HABE, Eusko Jaurlaritzak euskalduntze eta alfabetatzerako sortutako institutuak jarri zuen abian aldizkaria 1982an. Euskara ikasten ari zirenei begira egin nahi izan zen aldizkaria, tresna didaktiko moduan, baina bide batez euskal komikia indartzea ere hartu zuen helburutzat.

Erakunde ofizial baten menpe egoteak aldizkariari egonkortasuna bermatzen zion, agian horregatik ez zen gehiegi banaketaren alorra zaindu. Díaz de Guereñuk, aldizkariaren historia liburu batean sakonki aztertu duen ikertzaileak uste du aski ezezaguna izan zela ohiko komiki-irakurleen artean ere.

Hala eta guztiz ere oso emankorra izan zen Habeko Mikek betetako hamarkada euskal komikigintzarako. Bertan,   eskarmentu profesional dezente zuten Euskal Herriko egileek plazaratu zituzten bere lanak , baina autore berrien lehen plaza ere izan zen zenbaitetan.  Besteak beste, Astrain, Berzosa, Entrialgo, Fructuoso, Garay, Harriet (Gregorio Muro), Hernandez Landazabal, Ibarrola, Mata, Mendi, Mina, Oses, Redondo, Resano eta Valverde jardun ziren.

 1982an kaleratu ziren aldizkariaren lehen aleak. Aldizkaria bihilabetekaria zen eta Enrike Larrartek egin zituen koordintzaile lanak. HABE erakundearen lehen urteetako zuzendaria, berriz, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri izan zen. 1982garren urte hartan berebiziko indarra zuten Espainian helduentzako komiki-aldizkariek; hala ere, haur eta neska-mutikoentzako komikigintzaren krisia hasia zen ordurako.

Habeko Mik aldizkariaren 54. alea kaleratu ondoren, 1991ko abenduan utzi zioten erregulartasunez argitaratzeari. Dena dela, ondorengo hiru urteetan hiru album monografiko argitaratu ziren.

image_gallery (1)Aldizkariak diru-sarrera txikiak izan zituen. Harpidedunak gutxi ziren eta kioskoan apenas saltzen zen. Gonzalez de Txabarrik 1989an utzi zuen HABEko zuzendaritza eta, 1991n, aldizkaria ale arrunten argitalpena eten zenean, Martin Etxeberria zegoen buru. Horrek Diaz de Guereñuri adierazi dionez, «aurrekontu-estutzea» izan zen aldizkaria bertan behera uzteko arrazoi nagusia. «Euskaltegi homologatuek irensten zituzten HABEko diruak», esan dio Etxeberriak.

Diaz de Guereñuren iritzirako, sekulako gertaeratzat hartu behar da aldizkaria: «Ez dago parekorik gaztelaniaz ere. TMEO bakarrik jar daiteke Habeko Mik-en parean. Baina aldizkari batean eta bestean argitaratu diren lan gehienen kalitatea nabarmenki desberdinak dira. Aldizkari horrek erakutsi zuen Euskal Herriko eremu txikian asko zirela lan bikainak eta irakurleen arreta merezi izan zuten komiki-lanak egiteko gai ziren sortzaileak».

Aldizkaria ixteak «ondorio suntsitzaileak» izan zituen euskal komikigintzan. Hango marrazkilari eta gidoigile gehienek utzi egin zioten komikiak sortzeari. Batzuek telebistarako hasi ziren lanean (Harriet, Fructuoso), beste batzuk irakaskuntzara itzuli ziren (Mata, Astrain) edota pinturan hasi (Ibarrola, Hernandez Landazabal, Oses).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s