1926. urtean sortu eta gutxira desagertu zen Txistu lehen euskal komikia. Baina haren jarraipena Tolosan sortu zuen Ixaka Lopez Mendizabalek 1935. urtean. Jarraipen honek Poxpolin zuen izena.
1750. urtean Tolosan moldaztegia jarri zutenetik tradizioz inprimatzaileak ziran Lopez-Mendizabaltarrak. Tolosan Solana kaleko Ballastegi-enea etxean zegoen inprimategia eta gaineko pisuan jaio zen Ixaka 1879ko apirilaren 11n.
Ixakaren izaera polifazetikoa ezin dugu lerro gutxitara laburbildu eta haren biografia modu sakonagoan aztertu nahi duenarentzat bada orri egokiagorik hemen. Euskaltzale eta kultur eragile ere izan zen Ixaka, eta gazteleraz argitaratzen zen TBO aldizkariaren arrakastan erreparatuz (220000 aleko tiradara heldu zen 1935 urtean), eredua euskal merkatura egokitu nahi izan zuen.
TBO komikia kaleratzen zuen argitaletxera jo eta beharrezko baimenak lortu zituen komiki-aldizkariko marrazkien plantxak erabiltzeko; testuak euskaratu eta bertako kutsua ematearren, Txiki (John Zabalo)marrazkilariak egindako orri berriekin aberastuta, bi urtez argitaratu zen aldizkaria gerrak betirako itxi zuen arte.
Tinta bitara inprimatutako 8 orrialdeko koadernoa zen eta Txikiz aparte TBO etxeko beste hainbat autore sinatu zituzten bertako istorioak Opisso, Urda, Serra Massan, Cuvillier, Forton…
Azken hilabeteetan EAJko Gipuzku Buru Batzarrak eroan zuen argitalpenaren ardura.