2005ean argitaratu zuen Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak “Xabiroi” komiki-aldizkariaren lehen zenbakia eta hiru hilabetekaria bezala mantendu da ordutik hona. Gaur euskaraz argitaratzen den komiki-aldizkari bakarra dugu. Bere esparru nagusia irakurle gazteena da, batez ere 12 urtetik 18ra bitartekoena. 2012ko martxoan argitaratu zuten 25. zenbakia.
Jaio zenetik Dani Fanok zuzentzen du aldizkaria eta bere orrialdeetan Asisko Urmeneta, Iñaki G. Holgado, Julen Rivas, Zaldi Eroa, Lope, Guillermo Gonzalez, Sanvi edo Adur Larrea bezalako ilustratzaile handiak argitaratu dute. Baita Iban Zaldua, Harkaitz Cano, Joxean Muñoz, Arantza Iturbe, Pako Aristi, Eider Rodriguez edo Unai Iturriagan mailako gidoilariak ere.
Aldizkariaz aparte album formatoan ere noizbehinka ale bereziak argitaratzen dituzte. Azkena 2011an komikeri honetan aipatu dugun “Azken garaipena” izenekoa.