Arte Ederretan lizentziatua da, eta hainbat margo erakusketetan parte
hartu du; publizitate lanez aparte hainbat liburu ilustratu ditu Bruño, Barcanova eta beste argitaletxe batzuentzat, bai eta Astiberrirentzat ere, non Mitologika saileko liburuetan egindako lanean nabarmendu baita. Komikiari dagokionez, bere arrastoa utzi du RIP, Lobotonia eta tokiko beste fanzine batzuetan, bai eta Xabiroi, Tos, Humo, BD Banda, Dos Veces Breve, El Balanzin eta beste argitalpen batzuetan. Luis Duranen gidoiarekin La cruz del sur fantasiazko albuma amaitu zuen 2004ean, La Croix du Sud izenarekin Dargaudek ere Frantzian argitaratuko zuena. Urte bete beranduago Bartzelonako Komiki Azokan “Josep Toutain artista Berriaren” saria jaso zuen lan honegatik. De ellas (2005) talde-lanean egindako albumean parte hartu du ere.
2013an Dargaud etxearekin “La ville d’de Ys” izenburuko trilogiaren lehen bi albumak artitaratu zituen, Rodolpheren gidoipean: “La folie Gradlon” eta “Morgane la rouge”.