Bilbon jaiotakoa, zortzi urterekin heldu zen Debagoienera. Ikasketak zirela-eta, Bilbon eta Bartzelonan bizi izan zen 2000. urtea bitartean eta egun Arrasaten bizi da.
Plastika, irudia eta diseinua irakasten ditu. Ilustrazio solteez gain, Julen Ribas-en
marrazkiak dituzten Numenak izeneko mitologiari buruzko komikien gidoiaz arduratu da. Goienkaria-rako gaurkotasuneko umore grafikoa egiten du.
(iturria: Komik10, euskal komikia azken hamarkadan Donostiako Liburutegietako Udal Sarea)