Holgado, Iñaki G. (1973)

Batzuetan Germo ezizenaz sinatu duen errenteriar honek, hainbat aldizkarietarako egin du lan: Ipurbeltz, Xabiroi, Heavy Metal (US), Spirou (Belgika), Penthouse Comix eta Gothami. Hamabi urtez ikus-entzunezko zein animazio lanak egin zituen.

Bere lehen komiki mardulak Aleta etxe valentziarrean argitaratu zituen: Villapardillo (2001ean), Toni Danger y Cía, urte berean eta Homacánido (2003an).

Xabiroi aldizkariaren ale ezberdinetan “Piztia otzanak” izeneko seriea agertu zen, Harkaitz Kanoren gidoiarekin eta 2008. urtean album formatuan kaleratu zen. Baina artista euskaldun honek bere lana Frantziko merkatura ere bideratu du. Horrela  Paquet etxearekin Muraille izeneko  album biko seriea argitaratu zuen 2007 eta 2008 bitartean. Iñaki G. Holgado sariarekin

Berriro ere, baina oraingoan Le Soleil argitaletxean serie bat martxan jartzen du: Rétine. Lehenego alea  “Guérilla dans la ville” izenarekin. Gidoi lanetan Stéphane Piatzsek izeneko autorea dabil. Azken lan honek Aiacciuko Komiki Azokan Decouverte” saria jaso zuen  (Aurkikuntza saria). Otsailearako Le Soleil argitaletxeak Rétine seriearen bigarren alea kaleratuko du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s