Ganteko dirudun famili bateko semea izan zen Frans Masereel Ikasketak bere hiriko Arte Ederretako Akademian bete ondoren Nazioarteko Gurutze Gorrian eta Nazioarteko Bakearen Aldeko mugimenduarentzat lan egin zuen. Suitzan politika karikaturagilea eta hainbat liburu ilustratu zituen, besteak beste Romain Rolland Nobel Saridunaren liburuak. Herri-komiki girotik nahiko aparte bizi izan zen eta 20-30 hamarkadetako “Hitzik gabeko nobelen” mugimenduaren aitzindaria izan zen. Gaur egungo hainbat egileen artean zabal dabilen iritzia da eleberri grafikoaren aitetariko bat Frans Masereel bera dela.
Iralka argitaletxe irundarrak 1995ean “Ideia” Masereel-en lana eman zuen argitara. Zur-grabatuaren teknika erabiliz burutu zuen liburu itxurakozko irudi bilduma. Lehenengoz 1920an argitaratu zuen eta bigarrenez Herman Hesseren hitzaurrearekin kaleratu zen 1927an. Argitalpen hori erabiltzen du Iralkak oinarritzat. Hesseren testua Eduardo Fanok itzuli zuen.
““Gizakiaren pasioa”: horixe azal liteke artista handi, haur, fanatiko eta fin honen lan osoaren izenburu bezala; eta hau esatea, Masereel, hasieratik arte ororen erdigunean kokatzen dela esatearen berdina da” Herman Hesse