Yulen (Julian Zabaleta Barrenetxea, 1921)

Elgoibarren jaio zen Yulen 1921eko otsailaren 14ean. Bost nebarrebaren artean Julian zaharrena zen. Lehen hezkuntza Elgoibarko herri-eskolan ikasi zuen eta geroago gauez jarraitu zituen ikasketak lanbide-heziketa ikastetxean hamabost urte bete arte. Hemen, besteak beste, Bernardo Ezenarro maisua izan zuen marrazketa artistikoko zein linialeko irakasle, eta ordurako oso errez eta azkar burutzen zituen laminak, berezko dohaina baitu marrazketarako. Julian Arte eta Lanbide eskola honetako irakaslea izan zen urteetara, 1951an, Bernardojulen-zabaleta maisuaren tokian marrazketaren lehen urratsak irakasten. Urte berean ezkondu egin zen  Hortensia San Martín Ortiz de Zárate eibartarragaz eta ordutik hona beti Eibarren bizi izan da;  bere emaztea Juan San Martin euskaltzain eta kultur gizon polifazetikoaren arreba da.

Bere bi zaletasun nagusi landu ditu bizitza osoan: mendizaletasuna eta marrazketa. Pinturan aritzeko ahalegina egin arren, alde batera utzi zuen, daltonikoa zela esan ziotenean. Marrazketa modu jarraituan 1986tik, erretiroa hartu zuenetik, landu du eta horixe da bere jarduera nagusia. Luma-muturra erabiliz Euskal Herriko txoko ezberdinen 3000tik gora marrazki egin ditu.

Hala ere Komikeri orriotan Yulenen izena aipatu behar badugu batez ere euskal komikigintzaren historian aintzindari bezala bete zuen lekuagatik da. Pan-pin aldizkariarekin kolaboratzen hasi zen, 1962ko urtarrilan eta horrela mantendu zen bi urtez, 1964ko abendurarte,  aldizkaria Bartzelona aldeko komikietara jo zuen arte. Berak aipatua, bere aldizkariko kontaktua Jesus Elosegi tolosarra izan zen, hau ere Errenazimentu garaiko gizona ematen zuena: arkeologoa, etnologoa, espeleologoa eta era berean, orduko garai ilunetan, euskal kulturaren aldeko aktibista konprometitua ere bai. Yulenek  Donostiko San Telmoko bigarren solairuko Aranzadiko egoitzan uzten zituen bere lanak.

Pan-pin aldizkarirako pertsonai batzuk propio sortu zituen ere, Piru Laxterkari, Bixente Arrantzalea edo Xanti Eiztaria. Hala ere, aldizkariaren jarraipen ezak ez zuen pertsonaion garapenaren alde jokatu. Horrela 1964ko abendutik aurrera Pan-pin-ek kanpoko egileen eskubideak erosi eta argitaratzen hasi zen.

3 comments on “Yulen (Julian Zabaleta Barrenetxea, 1921)

  1. Zelako sorpresa hartu dudan hau irakurtzean! Pan-pin aldizkariko Yulen-ek txisteak ezagutzen nituen, eta beti galdetzen nion neure buruari nor ote zen marrazkilaria, bizirik ote zegoen, etab. Berarekin kontaktuan jarraitzen baduzu, mesedez emaiozkiozu zorionak nire partez egin zuen lanarengatik.
    Eta de paso galdera bat egin nahi dizut. “Leta” marrazkilaria elkarrizketatu omen duzu. Berari buruzko artikulua argitaratatzeko asmoa al duzu? Ze hau ere marrazkilari zoragarria da nire ustez. Nik dakidala Zeruko Argian atera zituen bere txisteak Pan-Pin aldizkarian baino gehiago, eta kriston marrazkiak dira, xinpleak eta espresiboak. Ahal baduzu emaizkiozu berari ere zorionak. Jende honek merezi du hau eta gehiago, ze iruditzen zait pixkat ahaztuak izan direla.

    • Aupa!
      Nahiko ahaztuak izan dira, bai, ados nago zurekin. Egia da ere, zoritxarrez, euskal komikigintzak ez diela eman euren artea garatzeko aukera gehiegirik, eta ez dakigu noraino helduko ziran bete-betean komikigintzara dedikatu izan balira.

      Horregatik nire ustez, ondo legoke omenalditxoren bat antolatzea, lehenbailehen, daukaten adina kontuan hartuta.

      Letari bidaliko diot zure mezua, asko poztuko da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s