LUTERL TALDEA: 30 URTEZ KOMIKI SAREAK JOSTEN ONDARRUKO PORTUTIK

2012ko Getxoko Komiki Azokan ondo merezitako premioa jaso zutenez, bertaratu ginen Ion Iñaki Artetxe Egañagaz berba egitera. Makina bat urte dira (30) komikiaren kultura (edo kontrakultura bakoitzak bere erara) itsas bazterretik bultzatzen dutela. Ion Iñaki Luterl taldeko partaidea dugu gaur Komikerin.

G. NOIZ SORTU ZAN LUTERL TALDEA?

1983ko ihauteriak ziran herrian (Ondarrun), eta orduan talde ezberdinak alkartu ginen  zerbait egiteko asmoarekin eta ni nengoen  han, nire auzo elkarteko ordezkari lez. Eta 3, 4 laguni, komikiak gustokoak genituenak erakusketa bat egitea bururatu zitzaigun.

© Ondarroako Hitza

G. ZUON LANAK ERAKUSTEKO IZAN ZEN ERAKUSKETA?

Bai, bai… gehien bat nire lanak. Taldekideak marrazten bazuten ere ez ziren atrebiduten.Zurrumurru izeneko liburudenda txiki xarmangarri bateko jabeak lagundu zigun erakusketa antolatzen.

Laguntzaile insitutoko irakasleak ere bazeuden. Eurak  tira komikoak landu zuten eskolan eta gero guk antolatutako erakusketan erakutsi ziren, gero gure etxeetako komikiak gehitu, mahaiak-aulkian jarri eta bertan irakurteko aukera izan zen.

Gero histori kurioso bat ba zegoen praktikante izandako bat Ortuondo futbol entrenatzailearen aita, nagusia, 60-70 urte ingurukoa. Institura joaten zan klaseak “por libre” hartzera. Ikusi eban gure asmoa eta hainbat biñeta eta poesiak “Romances de ciego” moduan berak egindakoak eskaini euskun. Politte izan zan.

G. IZENA NONDIK ATARA ZENDUEN?

86an inguruan etorri zen izena . Fanzine bat , erakusketak, Komiki Jardunaldiak,… Hori danari gorputze emon behar jakon. Orduan Kultur Talde bat eratzea bururatu jakun, Komiki inguruan mobitzen zana. Eta beste esparru batzuk lantzen zuena ere bai.

Luterl izenarena… ba garai hartan gertatu zen, dirudienez, guk ez dakigu zehatz-mehatz,  kaleratu egin zutela tipo bat Ondarruko portuan, langile bat. Eta kondairak diño  ibiltzen zala txispoiarekin bere armadorearen kontra pintadak egiten. Je, je, politxe da historia. Nagusiari “El Lute” deitzen eutsen. Luterl da “El Lute” eta L da lapurre. Eta hortik dator. “Luterl paga lo que debes” eta antzekoak, akats oktografikoak eta guzti. Guk uste dugu beste baten batek Luterl  plantxia egin ebiela eta ibili zan gero plantxiarekin Luterl Luter Lapurre… jendeak pentsatzen dau gu izen ginela. Baina ez. Etorri zen armadorea guregana ea gu ginen idazten zebilenak, baina gu ezetz, ….hortik dator. Omenaldi modukoa bat tipoari. Esaten dute goizeko lauretan ikusi zutela Trabakuako bide bazterrean txispoiarekin pintadak egiten. Ez dakit egia dan ze gero pustu egiten da…

G. ORDUKO GIROA ETA GAURKOA ERABAT EZBERDINAK DIRA.

Orduan kanpotik publikazio asko etortzen zen. Autore pila bat,  batez be europatik , gero baegoan “El Víbora” esperimentalagoa…Cimoc, Toutainen roiloa , Creepy,… abaniko zabala zen eta gose handia zegoen.  komikia baztertua zegoen eta garai hartan zan  komikia artea zala erreibindikatzea. Hori zan gure nahia. edozein istorioa kontatzeko tresna bat zala erakustea.

Gaur egun zearo kanbiatu da dena. Publikazioarik (aldizkaririk) ez da, bakarrik albunak argitaratzen dira.

Orduan prestigio puntu bat zeukan, disko bat eta komiki bat eroatea kaletik…

G. ERAKUSKETA OSTEAN GLOBHO FANZINEA ETORRI ZEN

84an sortu zen bai. Fanzineak zeuden orduan indarrean eta guretzako gure lanak argitaratzeko lekua izan zen. Autoreak ondarrutarrak edo ingurukoak ziren. Ez zen mantentzen erregulartasuna. Hasieran 4 edo 6 numero ziran urtean,  baina gero ez zen posible izan maiztasuna mantentzea.Globho fanzinea

G. FANZINERAKO LAGUNTZINORIK LORTU ZENUTEN?

Batzutan. Bai udalarena edo… baina gu ez gara elkarte legalizatu bat izan, gu roilo undergroundetik gabiltza. Finanziatzeko, batez ere, propagandarekin, nahiz eta alternatibo eta undergroundak izan. Hala ere prezioa, eta publizidadeak ez zuen emoten inprentarako. Hori dela eta hasierakoak inprentan argitaratu baziran, gero barrukoa fotokopiatu egiten zen  eta azalak baino ez ziran inprentan egiten. Scan_Pic0004

Distribuzioa eskualdeko tabernetan egiten zen. Puntualki albun batzuk argitaratu zirenean Iruna, Bilbora … zabaltzen ibili ginen.

G. KOLABORAZIOAK MANTENTZEN DIRA DENBORAN ZEHAR?

Bai, gehienak. Koadrilakoen artekoak eta geroago kanpokoak ere  heltzen dira.  Ze 1998koan insumisioaren gaia jorratu zen, komikikiak eskatu geuntsan Asisko, Simonidesei, Marko eta beste jende bateri, ezagutzen genduna. Aurretik beti herriko jendea.

Gero inportantea izan zen hasieratik, bigarren zenbakitik Roberto Garai. Bere ama Ondarrutarra da eta bera   beti etorten zan Bilbotik Ondarrura uda pasatzera… Roberto Garaik Bilbon egoanean “El Desván” inguruan batu ziran Biafra, Alex de la Iglesia, Agreda, Ribero… harek kanpoko joerak ekarte eban herrira.

G. BETI EUSKARAZ ARGITARATU DUZUE FANZINEA?

Gure fanzinea euskeraz eta erderaz zan, zelan Robertok erderaz egiten eban ez genuen egoki ikusten itzultzea, gainera gure lehenengo komikiak erdaraz ziran…inmitazioaren roilogaz, gero etorri zen konzientzazioa etab.

G. GLOBHITO ZER DA?

“Globhoren seme bastardoa”,  halako boletin bat da. Boletina non agertzen da komiki jardunaldiena, A3 bat tolestatuta.  Kolorinetan atara nahi gendun lehen zenbakia. Udalera joan ginen laguntzinoa eskatuten eta  gatza emonglobhito euskuen. Horregatik dinogu Globhito Globhoren seme bastardoa dala.

globhito2


G. HORMETARA KOMIKIAK ERE ZABALDU DITUZUE. ZER ZAN  GLOBHORMA?

Ba alderdi politikoak egiten zuten kartel informatibo moduko bat, “Dazibao”ak, Ondarrun asko funtzionatzen zuten.  Azken finean argitalpen bat zen baina   6’43 X 3’34 metrotakoa. Kulixka taberna ondoan ladriluz itxitako lokal baten horman hasi ginen publikatzen. Lehenengo izan zan ekologia gaia. Gero fintzen joan zen eta beste gaia batzuk heldu ziran.

Lantzen gendun gure lokalien, gero gertatu zen guk egiten genuen lekuan denda bat zabaldu zutela. Ostia! paretabarik gabe geratu gera! Orduan egoan HB udaletxen, joan ginen arduradunarekin berba egitera eta paret bat egokitu ziguten “expresamente”. Eliza azpian lisotu, orla bat ipini eta han jartzen gendun, gainera nehurri handiagoan. Hori zan Globhorma, guztira 19 zenbaki argitaratu ziran gai desberdinak jorratuz.

Pareta han segidu zuen, baina denborarekin beste batzuk hasi ziran erabiltzen. Beste kartel batzuk jartzen ziran, orduan PNVkoak zeuden udaletxean, moskea egin ziren, pikatu zuten pareta, atara harria eta agur.

G. MONOGRAFIKOAK, ALBUM FORMATOAN ERE HAINBAT ARGITARATU DITUZUE. ZER DA GLOBHOSONDA SORTA?

Fanzinean sartzen ez ziran lanei irteera emotearren “Globhosonda Sorta” sortu gendun. Komiki lehiaketa bat ere egiten gendun, gero bere erakusketa eta guzti… udaletxearen laguntzaz eta guk bideratzen genuena.  Gaur egun azkenmohikanoakprofesionalak diran jendea parte hartu eban . Kirmen Uribe idazlea eta Josu Aranbarrik (Piztiak taldeko baxu jolea) Globhon argitaratzen zuten, aurkeztu ziran lehiaketara eta publikazioaren idearekin etorri ziran. Orduan argitalpen berria atara gendun, euskaraz bakarrik, eta Globhosonda Sorta moduan izendatu gendun.

Lehenengo alea LE BLIST ITT  (Irudi Talde Terrorista) moduan sinatu zuten Kirmen Uribek eta Josu Aranbarrik.

(Sorta honetako azken alea, Ion Iñakiren “Azken mohikanoak hemen gaude” dugu, 2011an argitaratua, baina 80. hamarkadaren amaieran AIZU! aldizkarian agertu zana atalka)
Gero Roberto Garaik  agertu zan albuna egin nahi zuela. Berak argitaratzen eban Makokin. Beste maila batean, profesionalagoa, dirua jasota, erdaraz zen eta tirada handiagoa egin gendun. Globhosonda barruan ezin sartu eta album soila bezala geratu zan: Kapitan Kaoporrex.  1994an argitaratua, eta gero 1997an, Itxasoko deabruak  Josu Garalde taldekidearena.     kaoporrex     .

G. ORAINGO GAZTEEKIN HARREMANIK BADUZUE?

Orain momentun ez, lehen bai. Guk parte hartu gendun Gaztetxearen sorreran, Irraitiaren sorreran ere bai, kurioso da baina Globhoren beherakada etorri zan Irratian ia Luterleko partataide gehienak sartu ginenean eta bakoitzak bere irrati saioa hartu zuenean. Ia beste plataforma bat zeneukazun gauzak kontatzeko. Eta gero gaztetan dekozu grina, indarra eta gero hori ahuldu egiten da. Beste modu batean hartzen dozuz gauzak, perspektiba diferentea da.

Giroa egon badago, baina gertatzen dana da, ba gure lagunak Zurrumurru liburudendakoak ia komikirik ez duela ekartzen, saltzen ez dalako … eta komikia oso erresiduala bihurtu da, baina zaletasuna egon badago.

Badaukagu harremana beste fanzine bat ateratzen zutenekin, baita Kaiet  Bengoetxeagaz (nirekin Euskoman Berriako Mantangorri gehigarrian astero argitaratzen duguna)eta Aitor Urkiolagaz, sari ezberdinak jaso dituenagaz, Portugaleten, Basauriko Ganorabakon… Kaietek eskoletan ikastaroak ematen ditu urte osoan zehar eta badago girotxo bat herrian komikigintzaren inguruan.

G.BILBO HIRI IRRATIKO KOLABORATZAILEA ERE BAZARA

Bai. Kolaborazio bat egiten dot ( 6 programa urtean edo) eta baita itxi zuten arte domeketan Egin egunkariaren gehigarrian komikien aipamenak egiten nituen, gero Garan ere jarraitu nuen denbora batez.  Egin irratian ere kolaboratzailea izan nintzen hau ere  itxi zuten arte, aztertzen nuen Komikigintzaren panorama. Eta herriko Iratí librean Azken Mohikanoak izeneko irratsaioa egiten dut eta komikiak beti daude presente.

(Bilbo Hirian azken irratsaioa entzun nahi duenak hemen dauka aukera)

G. ZEINTZUK DIRA ZURE EGILE MAITATUENAK?

Ba Moebius, Enki Bilal, Liberatore ta Milo Manara… eta guretariko bat Olariaga guztien gainetik.

G. ETA GAUR EGUNGO GAZTEEN ARTEAN?

Ba nire erreferentziak nagusiak hor dauz. Ba autore gehiago gustaten jasta, Dana dala, bat esatekotan Javier de Isasi aipatuko dut.

G. DENETARIK IRAKURTZEN DUZU?

Gehien bat europear komikia  eta zientzia fikziokuak gustaten daste, ni kolgata lotu nintzen 80, 90 hamarkadan. Eta komikiak aipatzen dudanez ba denetarik irakurtzen dut.

G. GAUR EGUNEKO EUSKAL KOMIKIGINTZA ZELAN DAGO ZURE USTEZ?

Gaur ez dago aukerarik argitaratzeko… Lehen aukera bat bazan hortik bizitzea, garai onak egon dira Euskal Herrian, HABEKO MIK egon zanean jende profesionala zan, jendea honetatik bizi zan… Orduan hobeto ibili zan. Mila bider. Igual Habeko Mikek pustu egin eban hori, kuidau! Ze  lehiaketa bat  zan, lehiaketara aurkezten zinen… gero ez zan komikika bultzatzea, zen euskararen historia, ta bale ondo. Guk pozten ginen edonon argitaratzearekin.

G.ZEIN IZAN DAITEKE FORMULA EUSKARAZ PRODUKTU GEHIAGO AURKITZEKO, LAGUNTZIOAK EDO…?

Galdera da, merkaturik badago? Zuk publikazinorik onena egiten badozu, paper onena baina ez badotsue erosten alperriko gauza da…

G. GALDERA ALDERANTZIZKOA ERE BADA, PRODUKTORIK EZ BADAGO EZIN DAITEKE MERKATURIK SORTU.

“Agitazion y propaganda” egin behar da. Pukaziorako emoten dot %50, eta beste % 50 publizidaderako.

Neuk sinezten dot pertsonai batzuekin, aldizkari kurioso batekin, Xabiroi hor daukagu, baina mugatua da bere bai, ze Ikastolen Elkarteak ezin leike gastau diru pilo bat promozioan. Saltzen dabe Ikastoletan  hemen (Getxon) eta azokan (Durangon)… Orain dela gutxi hasi dira hiriburuetako liburudenda batzuetan saltzen. Baina komikiak “masibotasuna” behar du irauteko.

…baina erderazko merkaturik badago Euskal Herrian? Astiberrik eta asko saltzen dabe Euskal Herrian? Tiradak zenbatekoak dira? Gehienak  2000koak, Espainia mailan erderaz, 2000koa. Ezta ezebez…

Komikia  artea dala, baina komikigintza komertzioa ere izan behar da. Espainia mailan ez badago merkaturik, euskara moduko hizkuntza txiki batean… zaila da… zaila da… Hala ere komikiak maite ditugu eta hil arte ibiliko gara saltsa honetan….

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s