Castafioreren bitxiak

Komiki klasikoen artetik klasikoenetariko bat aukeratu dugu Komikeri honen lehenengo sarrera betetzeko: Castafioreren bitxiak. Elkarrek euskaraz 1985. urtean plazaratua. Castermanek, berriz, hogeitabi urte lehenago argitaratu zuen albuma, hau da, 1963. urtean. Aurretik egon ziran bai Tintinen abentura osoak euskaratzeko saioak (Etor argitaletxeak guztira 3 titulu euskaratu zituen 1972 urtetik aurrera).

Baina aurrean daukagun alea 1988. urteko bigarren edizioa da (bigarrena eta zoritxarrez azkena) eta oro har  irakurtzeko erraza da. Itzulpena kasu honetan Joxantonio Ormazabalen eskutik joan zen.

Lehengo orrietan Tintinek eta kapitainak ematen duten paseotxoa alde batera utzita, abentura hau ia osorik Haddock kapitainaren mansioan, barruan zein kanpokaldean, igarotzen da eta ez dago eszenategi gehiagoren beharrik irakurlearen interesa mantentzeko. Agata Christiren nobeletako misterio kutsua dauka albumak, eta Castafiore anderearen esmeralda baten desagerketaren inguruan hainbat pertsonai susmagarri ibiliko dira bueltaka, ijitoak, Wagner pianojolea edo gaztelu inguruetan agertuko diran hainbat pertsonai. Beraz Hergék kasu honetan ez du eszenategi exotikoen beharrik primeran josita eta egituratuta dagoen abentura hau kontatzeko. Moulinsart izeneko kapitainaren jabegoan gertatzen dira gertatu beharreko guztiak. Irakurle kuxkuseroak, jabego hau mapan kokatu nahi izango balu badauka informazio zuzena komikiaren 27. orrialdean. Gantetik gertu dago, Belgikako Ardenetan, Hergék ondo ezagutuko zuen lurraldean. Eta Moulinsarteko jabegoaren jatorriaren nondik norakoak ezagutu gura duenak berriz Adar bakarreko sekretua eta Rackham gorriaren altxorra irakurri beharko ditu. Dirudienez Moulinsart margozteko eredua Loira eskualdeko Château de Chevernyn hartu zuen Hergék.

Beraz argi geratzen da Tintinen abenturak luzaro argitaratutako serie bat dela, urteekaz ontzen joan zen serie bat gainera. Titulu bakoitza aurrekoekin elkar lotu eta pertsonaiak, lekuak eta ibilerak narrazioari batasuna erantsi eta aberastu egiten dutenak.

Eta guk behintzat titulu guztien artetik bakarra aukeratu beharko bagenu, seguraski honekin gelratuko ginateke: “Castafioreren bitxiak”, benetazko bitxia liburu bera delarik, osorik baina baita biñetetako detaile txikienak arretaz aztertzen baditugu ere.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s