Tupust komikiaren aurkezpena eta erakusketa

Tupust! Donostian sortutako Euskal Herriko komikigileen kolektibo feminista da. Haien lanak euskaraz sortzeko asmoa dute eta kolektiboaren lehen emaitza Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin kaleratu duten Ni izeneko liburua da. 20 egile parte hartu dute komiki horretan: Irati Eguren, Paula Estévez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Irati F.G. & Regina Salcedo, Nerea Unanua & Amaia Lekunberri, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Axpi, Eider Eibar & Miren Amuriza, Leire Urbeltz & Hedoi Etxarte.

Komikiaren aurkezpena Donostiako Komikigunean izango da martxoak 25ean eta leku berean komikiaren erakusketa zabalik izango da 29ra arte.

Advertisements

Brusela… datorren urtera arte

Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin elkarlanean, euskal komikigintzak Bruselako Fête de la BD / Strip Feest Nazioarteko Komiki Jaialdian parte hartu du asteburu honetan ospatu den  edizioan.  EUNIC kultura institutu nazionalen europar sarekideekin lankidetzan antolatzen da ekitaldia ; Etxepare Institutua 2015eko urtarrilean bilakatu zen sare horren partaide.

Euskal Herriko ordezkariak aurtengoan Ainara Azpiazu, Axpi eta Iñaki Martiarena, Mattin izan dira. Axpik haurrentzako tailerra eskaini zuen larunbatean, eta Mattinek sorkuntza tailerra igandean, hau ere haurrentzakoa. Bietan publikoak parte hartu du eta artista biak pozik etxeratu dira.

IMG_20170902_131554 (1)

IMG_20170903_111747

Mattinen sorkuntza tailerra

IMG_20170902_130206 (1)
Ainararen haurrentzako tailerra

 

 

Era berean, sektoreko editoreek, profesionalek eta publikoak euskal komikigintza hobeto ezagutzeko aukera izan dute, hainbat argitaletxeren komikiak eskuragai egongo baitira jarritako Standean, Harriet, Astiberri, Norma, Txalaparta edo Elkar argitaletxenak, besteak beste.

Aipatu behar da Bruselako azokan banatzen diren zazpi sarietatik bat,  Thierry Muratek  eraman duela, “Etunwan, celui qui regarde” lanagatik.  Thierry Murat, gaur Landetan bizi da, Ipar Euskal Herritik oso gertu. “Bolada txarrean” izeneko ikuskizuna berak sortutako lan batean oinarritutako zuzeneko komiki-kontzertua da eta kontzertuaren euskal bertsio bat ikusgai egon zen hainbat herritan. Zorionak Thierryri!

IMG-20170903-WA0004

Franquin-en jarraitzaileak ugariak dira Bruselan, zelan ez…

 

.

 

Axpik irabazi du Galtzakomik saria

“‘Perfekzio’ Bila” izeneko komikiarekin Ainara Azpiazu “Axpik”, irabazi du  Galtzako­mik lehiaketaren V. edizioa.

Ibarrako Galtzaundi elkarteak urtero antolatzen duen saria da Galtzakomik eta aurton bere V. edizioa bete du. Abenduaren 14an jasoko du Axpik 600 euroko saria Ibarra­ko kultur etxean, 19:30etan. © Hernaniko Kronika.net

Orain arte, lehiakide gehienak Tolosa aldekoak izan dira, Galtzaundi elkartea hangoa baita, baina gero eta gehiago, Euskal Herri osotik parte hartzea gora dator.  Adibide modura, helduen sailean bizkaitar bat nagusitu zen iazkoan: Aitor Urkiola ondarrutarra.

Ainara Azpiazu (Hernani, 1980) ilustratzailea da lanbidez , komiki tirak eta hainbat liburu ilustratu ditu dagoeneko.