Ezaguna komizale eta horren komizale ez direnen artean, Komikerin gaur banan-banan autoreen atalera dakargu Patxi Huarte “Zaldieroa” napar egilea.
Berria, Nabarra, Aizu!, Xabiroi, Karrika eta Deia aldizkarietan barreiaturik ikus daitezke bere lanak. Baina ospearen parte nagusia Berria egunkarian De rerum natura izeneko komiki zintei zor dio. 2005etik hona urte biro bere komiki-zinten antologiak argiratzen ditu Elkarrek. Azkena 2011 urtean argitaratu bazen… agian aurten… berria ikusiko ote dugu?
irudiak © zaldieroa