“Hircus Artifex” komiki argitaletxe berria

Nerea Larrea eta Alain Patiño laudioarrek ‘Hircus Artifex’ izeneko komiki argitaletxe berria sortu dute. Hala zabaldu du Laudio aldeko Aiaralde albistari digitalak. Artista estatubatuar baten lana argitaratuz emango dute lehen urratsa. Momentuz badirudi gazteleraz baino ez dutela komikiak argitaratuko. Kalitatezko lan onak plazaratzen dituzten DeHavilland, Apa Apa, Fulgencio Pimentel edo Milky Way bezalako argitaletxe txikien ereduari jarraitzea da laudioarren asmoa.
nerea_eta_alain

                      Nerea Larrea eta Alain Patiño
                           argazkia: © aiaraldea
Advertisements