Getxoko komiki azokak, hamabost eta aurrera!

Aurten ere ez dugu hutsik egin Areetako Xake plazako zitara.  Getxoko Komiki Azokahamabost urte bete ditu aurten eta ez genuen galtzeko asmorik. Azaroaren 18tik 20ra ospatu den aurtengo edizioak sasoian eta bizi-bizirik mantentzen dela erakutsi digu.   Aurton, 60 salmenta postu jarri dira guztira, bisitari eta salmenten datu zehatzik ez badugu ere eta bertan entzun dugunaren arabera sentsazio orokor on bat geratu da airean.

Erakusketa eta mahai inguruez gain, egileen sinatze txandak ere arrakasta izan dute Komiki Azokan. Jende ilara luzeak osatu dira Horacio Altuna, Natacha Bustos eta David Aja euren lanak sinatzen ari ziren mahaien aurrean. Xabiroi eta Harriet argitaletxeen standen aurrekaldean bildu zen urtero bezala euskal komikigile troparik oparoena. Daniel Redondo eta Gregorio Muro “Harriet”, Dani Fano, Joseba Larratxe, Adur Larrea, Iñaki Holgado, Guillermo Gonzalez, Julen Ribas, Alex Sanvi, Zaldieroa… unnamed-1
unnamed

Beraz, euskal komikigintzak aurtengo edizioan ere, leku propioa izan du azokaren erdigunean, eta eskertzekoa da Getxoko zita honen alde Xabiroik egiten duen apustua, euren bultzadaz egile kopuru handia aurkezten delako Getxon urtero.

Luterl  dugu urteroko beste erreferentzi fidela, azoka sortu zenetik urtero presente izan den talde ondarrutarra. Euren standean Arantza Ibarra eta Kaiet Bengoetxea egileak topa genituen, Mobilak labetik atera berri den komikia sinatzen jo ta ke.  Lana oraindik ez dugu irakurri baina, seguruenik, Komikerin izango duzue laster honen berri.

Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren, binetazko bikote izeneko erakusketa egon zen ikusgai ere. Elkarrekin argitaratu dituzten hiru! albumetako orrialde garrantzitsuenen sortze-prozesua erakutsiz. Gidoiatik, lehen zirriborroetara, tintazko marrazkietara, azken koloreztatzera, hots, komikia egiteko prozesu osoa ikusi genuen ormetan jarritako paneletan. Iñaki Holgado bera izan genuen luxuzko gidaria.

Besterik? Bai. Makina bat kontu. Baina ez gaitezen gehiegi luzatu.

 

 

Advertisements

Udaberririk ankerrena

1937ko udaberrian,  Durangaldean, tropa faxistak behin ta berriz Intxorta inguruko frontearen kontra erasoan dabiltza. Durangoko bonbardaketa  eta baita ondorengo egunak dira Udaberririk ankerrena komikiaren eszenatoki belikoa. Mari eta Martin neska-mutikoak dira protagonista eta  euren ume ikuspegitik kontatuko dizkigute eguneroko bizipenak. Unai Iturriagak (gidoi lanetan) eta  Alex Sanvik (marrazkiak) izenpetzen dute gure gertuko historian arakatzen duen komiki bikaina. 

Baina aurkezpenik onena Unai Iturriaga  berak Hamaika Telebistarako egiten duena.