Komikien inguruan proposamen berri ugari antolatu dituzte Donostiako Kultura eta Komikigunekoek:
Azaroaren 27anDzirt-dzart saio berri bat ospatuko da Intxaurrondoko Kultur Etxean. Bertan parte hartuko dute Ainara Azpiazu ‘Axpi’ eta Iñaki Martiarena ‘Mattin’ komikigileek, Idoia Torregarairen gidaritzapean. Saioa Donostia Kulturak antolatu du Komikigunearen laguntzarekin batera.
Azaroak 28an, goizez, 9etatik 14etarakomikigileei zuzendutako formakuntza saio bat antolatu dute Komikiguneko lagunek. Koldo Mitxelena Liburutegiko Ganbaran izango da saioa eta irakasle lanetan puntako egileak gonbidatu dituzte bertara: Dani Fano, Albert Monteys eta David Rubin.
Tailer edo masterclassaren gai nagusiak orri konposizioa. narratiba estrategiak. bunbuiloak eta errotulazioa izango dira. Ondoren egileekin inguruko jatetxe batean bazkaltzeko aukera izango da.
Amaitu ziran ‘Parrapean-Komiki Egunak’. Euskal Komikigintzan espezializatu den jaialdi honen hirugarren edizioa pasadan urriaren azken astean burutu zen Begoñako eta Santutxuko hainbat lekutan. Erakusketak, omenaldiak, liburu aurkezpenak eta zuzeneko emanaldiak ez ziran falta.
Komiki egunen Laburpen modura ondorengo bideoa argitaratu da
Ardatz bi izan ditu aurtengo Parrapean jaialdiak. Bat Antton Olariaga.Ilustratzaile handia Bilbon omendua izan da. Bere komikigintzan egin duen ibilbidea errepasatzen duen Marra eta Hitzaerakusketaren antolatu zen Begoñako liburutegia. Aurtengo Joseph Caminosaria berak jaso du ere.
Bigarren ardatza, Kataluniako komikigintza izan zen. Mahai-inguru bat antolatu zen urriaren 28an Santutxuko Udaltegian. Merçe Canela, Cavall Forteko zuzendaria eta Cristina Losantos eta Oriol Garcia komikigileak, elkarrizketa luzeanaritu ziran Xabiroiko zuzendaria den Dani Fanorekin. Ekitaldia zuzentzen Igor Leturia komiki aditua primeran ibili zen. Ideia eta esperientzia truke emankorra izan zen duda barik.
Bilboko Casal Bilbaoko lagunek, arratsaldea girotu zuten Karmelo plazan egindako Castanyadarekin.
Euskal komiki aurkezpenak ere izan ziran: Harkaitz Canoeta Iñaki Holgadok “Museo bilduma”.Gregorio Muro“Harriet”ek eta Daniel Redondok “Ion eta Mirka” , 80. hamarkadan kaleratutako komikiaren berrargitarapena, orain Harriet edicionesen eskutik kaleratu da. Ion Iñaki Artetxe izan zen liburu honen aurkezle bikaina, eta baita geroago aurkeztu zen liburuarena ere, S.O.S Lusitaniarena. Kasu honetan, Parrapean jaialdira Patrice Ordas,komikiaren gidoigilea, bretainiatik heldu zen zuzenean Santutxura komikia aurkeztera.
‘Wanne – Eickel Martutene’izeneko erakusketak Marlene Krauseeta IrkusZeberioren lanak Bilbora ekarri zituen. Erakusketa Begoñako liburutegian emandako tailerrarekin osatu zuten: ‘Danbalahara! Euskal onomatopeiekin lanean’ . Bidebarrietako liburutegian “Komikiak gerra zibilean”erakusketa antolatu zen.
Urtez-urte indar gehiago hartzen duen euskal komiki merkatua ere Karmelo plazan izan zen.
Komiki Egunak La Nube pubean bukatu ziren. Bertan 4 komikigile aurrez aurre jarri ziren marrazketa dema interesgarrian. Axpi, Josevisky, Oriol Garcia eta Sussana Garcia.
Zuzeneko ekitaldiaren ostean, publikoa gehiagoren zai geratu zen. Baina hori, behar bada, datorren urtean izango da, Parrapean komiki egunen IV edizioan.
Bilboko Udaleko Kultura Sailak ‘Parrapean-Komiki Egunak’, Euskadin egiten den euskarazko komikiari buruzko jaialdiaren bigarren edizioa antolatu du. Urriaren 31ra arte, Begoñako eta Santutxuko udaltegiek eta Karmelo plazak jarduera egitarau zabala jasoko dute eta guztiak ere doakoak izango dira. Horien artean hitzaldiak, tailer monografikoak, zine proiekzioak, argitaratu diren azken lanen aurkezpenak eta euskarazko komikiaren bigarren azoka egongo dira.
Komikigile zein komiki aditu andana bertatik pasatuko da: Gregorio Muro, Amaia Ballesteros, Dani Fano, Guillermo Gonzalez, Amparo Acarregui, Marika, Mamen Moreau, Isabel Franc, Josune Muñoz, Adur Larrea, Axpi, Francisco Fructuoso, Ioni Artetxe, Igor Leturia, Mikel Mardones, Asisko Urmeneta…
Hona hemen programazioa aurkezteko argitaratu den bideoa
Banda Bat elkarteak donostiako Urgulluko Guardetxean dauka egoitza 1999tik eta bertan kultura ardatza duten hainbat ekintza antolatzen dituzte. Arte eszenikoetako edo literatura-tailerrak, BART literatur-aldizkari elebiduna aldiro plazaratzen dute etab. .Datozen hilabeteetarako antolaturik daukaten agendaere mota askotako ekintzez gainezka agertzen zaigu.
Kultur eskaintza zabal honetan komikigintzak bere lekua lortu du Ainara Azpiazuk eskaintzen dituen Komiki tailerren bidez. Axpi ezaguna dugu Komikerira aurreko post batean ekarri genuelako ‘Perfekzio’ Bila” izeneko komikiarekin Galtzakomik lehiaketaren V. edizioa. irabazi zuenean.
Apuntatzeko gogoa izan ezkero hementxe tailerraren inguruko zehaztasun guztiak:
TAILERRAREN IZENA: Komiki Tailerra TAILERISTA: Ainara Azpiazu Aduriz “Axpi” EGUNA ETA ORDUA: Asteartea 18:30-20:00 DESKRIBAPENA: Bi zati izango ditu tailerrak, batetik, komikiak egiteko baliabideak eskuratu, bestetik, emakumeen komikiak aztertuko ditugu erreferente bezala, begirada interesgarri eta ezezaguna den heinean. HELBURUAK: Komikigintzaren oinarrizko ezaugarriak barneratu eta emakumeen lanen erreferentziak ezagutu. IKASLEAK EKARRI BEHARREKO MATERIALA: Koadernoak, arkatzak, borragomak, errotulagailuak, pintzelak… TAILERISTAREN AURKEZPENA: Komiki tirak egin ditut Berrian, Hernaniko Kronikan gaur egun egiten ditut, komikigintzako sariak eskuratu ditut (azkena Galtzakomik lehen saria 2012), eta azken urteetan tailerrak eman izan ditut. Nire lana ikusi hemen: www.ainaraxpi.blogspot.com TAILERRAREN KOSTUA: 75€/hiruila IKASLE KOPURUA: Gutxienik10, gehienik 15
Euskal presoen aldeko komiki erakusketa Ondarrura heldu zen atzo. Udal Erakusketa Aretoan ikusgai izango da datorren 24rarte. Honela Ondarroako herriak aurretik Euskal Herriko beste leku batzuetan izan den erakusketa ibiltariari lekua eskaintzen dio. Antolaketa lanetan Luterl taldea eta Ein Daigun Bidi herri mugimendua ibili dira.
Erakusketa honetan ondorengo artisten lanak ikusteko aukera izango da: Zaldieroa, Tasio, Rafa Iglesias, Mikel Orbegozo, Mattin, Martintxo, Lore zaharra, Lope, Kako, Joseba Larretxe, Juan Kalvellido, Jokin Larrea, Iñaki Holgado, Exprai, Dani Fano, Axpi, Asisko Urmeneta, Amaia Ballesteros, Alatz Lopez, Adur Larrea eta Abarrots
Urtarrilaren 12ko manifestazioaren atarian, Herrira mugimenduak komiki erakusketa bat antolatu du 18 artistaren lanekin.
Urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorra arlo guztietatik datozen ekarpenekin janzten ari da. Oraingo honetan, 18 marrazkilarik beren lanak eman dituzte presoei eta espetxe politikari buruzko talde erakusketa batean ikusgai jartzeko.
Erakusketa Zabaldin jarriko da (Nabarreria 25, Iruñea), abenduaren 17tik 31 arte, 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:30etara. Abenduaren 17an, astelehena, 19:30ean, aurkezpen ekitaldia eginen da, eta egileetako batzuk bertan izanen dira. Ondoren otamena eginen da.
Erakusketan, marrazkigile hauen lanak egonen dira: Abarrots, Adur Larrea, Alatz Lopez, Amaia Ballesteros, Asisko Urmeneta, Axpi, Dani Fano, Exprai, Iñaki Holgado, Jokin Larrea, Joseba Larratxe, Kako, Lope, Martintxo Altzueta, Mattin, Tasio, Zaldi Eroa eta Mikel Orbegozo; azken honek, jatorriz Donostiako Intxaurrondo auzokoa eta gaur egun espetxean dagoenak, “Preso nago” izeneko komikia argitaratu zuen 2010eko abenduan, Ataramiñeren eskutik; lan horren zenbait pasarte ere ikusgai egonen dira.
Komikien erakusketa manifestazioaren webgunean sartuz ere bisitatu daiteke (www.urtarrilak12.com), abenduaren 18az geroztik. Herrira mugimenduak marrazkilari eta irudigile guztiak animatzen ditu erakusketa honetarako aportazioak egitera. Nahi izanez gero, beraz, webgunean ageri den helbidera bidali behar dira lanak, urtarrilaren 12a baino lehen.