Iban Zaldua eta Julen Ribasen garaipen berri bat

Haur eta Gazte libururako Espainiako Erakundeak, OEPLI, Azken Garaipena aukeratu du, beste zortzi obrekin batera, IBBYren Ohorezko Zerrenda osatzeko. Zortzi liburuen artean komiki bakarra izanik. IBBY gazte literatura sustatzeko nazioarteko erakundea da eta 76 estatu-sail ezberdinek osatzen dute. IBBY zerrenda, bi urtean behin egiten da eta bertan aukeratutako AG4liburuek sustapen berezia izaten dute, eta Bolonia eta Frankfurteko liburu azoketan erakusten dira.
Iban Zaldua, Julen Ribasen garaipen berri bat, duda barik, eta baita euskal komikigintzaren agorraldi luzean komiki produkzioa bultzatzen segitzen duten Ikastolen Elkartearen eta Xabiroi aldizkariaren  garaipen ederra ere.   Eta ez da, ez, azken garaipena izango!

Advertisements

Euskadi Saria “Azken Garaipena” albumari

2012ko Euskadi Literatura sariak jakitera eman dituzte gaur. Iban Zalduak idatzi eta Julen Ribasek ilustratutako Azken Garaipena komikia izan da euskarazko haur eta gazte literatura saria eskuratu duena. Sari hau lehen aldiz jaso du komiki batek, beraz komikizale guztientzat berri ona duda barik! Zorionak Julen eta Iban!  Zorionak baita Ikastolen Elkarteak bultzatutako Xabiroi proiektu inguruan lanean dabiltzan guztiei!

Komikerin argitaratu eta gutxira egindako aipamena hemen duzue.