Banda Bat elkarteak donostiako Urgulluko Guardetxean dauka egoitza 1999tik eta bertan kultura ardatza duten hainbat ekintza antolatzen dituzte. Arte eszenikoetako edo literatura-tailerrak, BART literatur-aldizkari elebiduna aldiro plazaratzen dute etab. .Datozen hilabeteetarako antolaturik daukaten agenda ere mota askotako ekintzez gainezka agertzen zaigu.
Kultur eskaintza zabal honetan komikigintzak bere lekua lortu du Ainara Azpiazuk eskaintzen dituen Komiki tailerren bidez. Axpi ezaguna dugu Komikerira aurreko post batean ekarri genuelako ‘Perfekzio’ Bila” izeneko komikiarekin Galtzakomik lehiaketaren V. edizioa. irabazi zuenean.
Apuntatzeko gogoa izan ezkero hementxe tailerraren inguruko zehaztasun guztiak:
TAILERRAREN IZENA: Komiki Tailerra
TAILERISTA: Ainara Azpiazu Aduriz “Axpi”
EGUNA ETA ORDUA: Asteartea 18:30-20:00
DESKRIBAPENA: Bi zati izango ditu tailerrak, batetik, komikiak egiteko baliabideak eskuratu, bestetik, emakumeen komikiak aztertuko ditugu erreferente bezala, begirada interesgarri eta ezezaguna den heinean.
HELBURUAK: Komikigintzaren oinarrizko ezaugarriak barneratu eta emakumeen lanen erreferentziak ezagutu.
IKASLEAK EKARRI BEHARREKO MATERIALA: Koadernoak, arkatzak, borragomak, errotulagailuak, pintzelak…
TAILERISTAREN AURKEZPENA: Komiki tirak egin ditut Berrian, Hernaniko Kronikan gaur egun egiten ditut, komikigintzako sariak eskuratu ditut (azkena Galtzakomik lehen saria 2012), eta azken urteetan tailerrak eman izan ditut. Nire lana ikusi hemen: www.ainaraxpi.blogspot.com
TAILERRAREN KOSTUA: 75€/hiruila
IKASLE KOPURUA: Gutxienik10, gehienik 15