baina 40 urte eta gero…. zakilixut xutik!

 

Euskal komikigintzak gaur badu  zer ospatu. Zakilixut Egin egunkariarekin batera jaio zen orain 40 urte eta denbora gutxian oso ezaguna bilakatu zen euskal irakurleen artean. Egin egunkarian aritu ostean, Euskaldunon Egunkarian marrazteari ekin zion Olariagak, eta 2003an hau indarrez itxi ostean, Berriara egin zuen salto. Berriako kontrazalean, leku pribilegiatuan, segitzen du gaur ere Zakilixut osasun ezin hobean.

Gure komikeriko komikizulo atalean,  orain dela 5 urte, idatzi eta ospatu genuen Zakilixuten 35. urteurrena. Baina gaurko ospakizuna askoz borobilagoa dugu.

Zorionak zure urtebetetzean
Zorionak, ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako.

Tumatxa hi!

 

 

Advertisements

Arrain txikiak, arrain handiak, ozeanoak… eta komikiak

Aurelie Filipetti Frantziako Kultura Ministroak Amazon multinazionalaren kontra egindako adierazpenen arira, Berria egunkariak  artikulu interesgarri eta oparoa eskaintzen digu bere kultura atalean: Borroka liburuen ozeanoan. Filipettiren kritikaren arrazoi nagusia Amazonek Frantziako “liburuen prezio bakarraren legea” hautsi egiten duela da.amazon logo Mikel  Lizarralde eta Nora Arbelbidek sinatutako artikuluak liburu saltzaile independiete batzuen adierazpenak jasotzen ditu. Eta oro har guztien artean kezka nabaria den arren badira batzuk baikorragoak.  Fernando Tarancon komiki editore eta  banatzaileak adibidez  honela mintzatzen da: “Taranconek, aldiz, espezializazioaren abantailei eusten die umorez Amazonek, oraindik, Joker-en eragin handirik izan ez duela azaltzeko orduan: «Ia hogei urteko eskarmentua duen liburu denda espezializatua da Joker. Haiek baino gehiago dakigu komikiez, bezeroei arreta hobea eskaintzen diegu, eta, gainera, jatorragoak gara»” Eta gure ustez, espezializazio hori arrakastatsua izan da Jokerren kasuan, euskal komiki merkatuan erreferentzi  nagusia bihurtu baita.

Joker Denda

Jatorragoak bai, baina hala ere kezka hor darrai, eta Amazonen aurreko konpetentzia desorekatua dela azpimarratzen dute liburu saltzaile txikiek “Ez dauzkagu karta berberak. Guk zergak hemen ordaintzen ditugu, eta ez zehazki haiek egiten duten proportzio berean. Batetik, haien zergek ez dute gure gizartean eragiten, eta, bestetik, lan egiteko askoz tarte handiagoa dute” azaldu du Taranconek.

Beraz, ozeanoa ez dago bare.  Konpetentzia zehatz honen azpitik eta krisi orokorraren olatuen gainetik  euren kabuz igerian eutsi beharko dute oraindik arrain txikiek.

Bilboko Urkijo kaleko Joker denda
 © Joker

“De rerum natura 5″… noizko?


Ezaguna komizale eta horren komizale ez direnen artean, Komikerin gaur banan-banan autoreen atalera dakargu Patxi Huarte “Zaldieroa”  napar egilea.

larraburuBerriaNabarraAizu!,  Xabiroi, Karrika eta Deia aldizkarietan barreiaturik ikus daitezke bere lanak. Baina ospearen parte nagusia Berria egunkarian De rerum natura izeneko komiki zintei zor dio.  2005etik hona  urte biro bere komiki-zinten  antologiak argiratzen ditu ElkarrekAzkena 2011 urtean argitaratu bazen… agian aurten… berria ikusiko ote dugu?

 egaberrian
irudiak © zaldieroa

Zakilixutek 35 urte

Egunotan horren ondo ezagutzen dugun pertsonaiak bere 35. urtemuga ospatzen du. Bai, Zakilixut, Egin egunkariko orrialdeetan  1977ko irailean jaio zenak, gaur 35 urte beranduago bere martxan darrai egunero egunero Berriako kontrazalean. Politika, zein eguneroko kontuak, sexua eta hitz joku zorrotzak konbinatuz joan da bere ibilbidea egiten. Urteen joanean bai fisikoki, bai izaeraz aldatuz joan zaigu. Okotza luzatu zitzaion, porroak alde batera utzi zituen eta zuribeltzetik koloreetara pasatu zen.

 

Beraz Komikeritik zure urtebetetzean… Zorionak Zakilixut!