2011/2017 euskal komiki bilakaera

Komikeri bloga sortu genuenetik urteroko usadioa bihurtu dugu euskal komikien argitalpen kopuruen zenbaketa egitea. Zenbaketa horren emaitza taula batean urtero argitaratzen dugu eta euskal komikigintzaren bilakaera orokor bat ikusteko baliagarria da. Zenbaketa xume bat baino ez den arren, tendentziak ulertzeko egokia izan liteke.  Komiki kopuruaren aldetik, behintzat, komiki ekoizpena momentu ezin hobean dagoela esan dezakegu. Ekoizpen horretatik tiratzen duen argitaletxea Harriet ediciones da, aurten zortzi! komiki berri kaleratu baititu.  Komikiaren alde apustu handia egin du argitaletxe honek eta erritmo horretan argitaratzen mantentzen den bitartean euskal komikigintzaren  emaitza orokor onak izango ditugula urtero uste dugu. Hala ere argitalpenen abanikoa zabala da. Azken urteetan modu erregularrean, komikiren bat kaleratzen duten argitaletxeak hauek  dira: Astiberri , Xabiroik , Elkar (De Rerum Natura bi urterik behin) etab. Bertsolari aldizkariakoek ere, euren bigarren komikia argitaratu dute 2017 honetan. Azpimarratzekoa sortu den argitaletxe berria ere: Gureberriak.

Gabezi guztiak kontuan harturik eta abiapuntua zein den ahaztu gabe euskal komikigintza momentu onean dagoela baiezta dezakegu duda barik, bai ekoizpen kopuruaren aldetik  eta baita, batez besteko kalitatearen aldetik ere.

 

Advertisements