Gudu garratza: inurri eta listorren parabola

” La gran guerra : una aventura de Bibi i Tobi”, 1965 urtean, gerra ostean katalaneraz argitaratu zen lehen albuma izan zen. Euskaraz  Gudu Garratza: Handi eta Lodi, bezala, 1974 urtean argitaratu zen. Itzulpen lanetan, Donostiako Lizeoko ikasleak ibili ziran, behintzat hala agertzen da kredituetan. Argitaratzaile moduan berriz, Montserrateko abatetxea agetzen da. Euskarazko liburuak argitaratzeko helburuarekin, Kataluniako abatetxeak bilduma lerro bat jarri zuen martxan: Panpina.

 

Miquel Ángel Sayrach-ek (1927-1993)    aipatutako Montserrateko abatetxearen babespean sortutako L’infantil tebeoaren zuzendaria izan,   bere anaiagaz batera. Geroago aldizkariak Tretzevents izena hartu zuen.
Herri baketsuan bizi diren inurriak dira Bibi eta Tobi,  Sayrach-ek sortutako pertsonaiak. Euskaraz Handi eta Lodi izena hartu zuten. Egun txar batean listor gaiztoen erasoa pairatu beharko dute baina. Ez da azaldu beharrik, komikia, lehenengo atalka eta gero album modura argitaratu zena, garai hartako parabola politiko garbi bat adierazten zuela. Ederto ilustratutako parabola frankismo garai betean argitaratu zen, baina gaur eguneko Kataluniako egoera islatzeko  ere oso egokia izan daitekeela deritzogu.
 
Advertisements