Komikien autobusa berriro martxan!

 autobusa-berriro2017a bikain hasten da. Normalean hilabeteak itxaron behar izaten ditugu lehen komikiak argitaratuak ikusi arte. Baina aurten, urtarrilaren 23an, lehen komikia euskaraz izango dugu gure eskuetan.  ” Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa” da Harriet Edicionesek kaleratuko duen titulua.

Beka  izengoitia darabilten Escaich Bertrand eta Caroline Roques gidoilariek Markorekin indarrak batu dituzte berriro euren hirugarren komikia kaleratzeko. Koloreak Maëla Cossonen kontura joan dira.

Harriet argitaletxeak beste aukera bat ematen dio euskal irakurleari, Frantziako komikigintzaren labetik ateratako komiki berri-berri bat eskuratzeko. Bolada onak segi dezala!

Oraingoan egileek bizipozaz gainezka datorren liburu bat ekarri digute. Aurreko lanetan, Txinara Bidaia eta Indiara Bidaian ere, bizitzaren ikuspegi positibo eta alai bat jorratzen zuten.

Hogei urte inguruko Clémentine paristarra dugu komikiaren protagonista. Bere bizitza alde espiritualago batetik eramatearren  meditazio talde batean sartzen da. Egun batean talde osoa mini-bus batean leku sekretu eta isolatu batera bidaiatzen du. Bidean geldialdi bat egiten du taldeak “Denda bio” bat bisitatzeko eta Clémentinek aukera komunera joateko aprobetxatzen du. Baina behin komunetik irtetzerakoan autobusak alde egin duela konturatu da.   Ezerezaren erdian geratu da Clémentine.

jour-3