Zerocalcarek komiki berria aurkeztuko du Donostian

Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik dator Zerocalcare italiar komikigile ezaguna Euskal Herrira. Antolatzaileen hitzetan, eta baita gure iritzian ere, gaur egungo italiar komikigintzaren erreferente handienetariko bat bera dugu.

Farmazia Beltza argitaletxeak italieratik zuzenean itzuli ditu bere liburu berrienak: ‘Hondamuinean’ (2018) eta orain aurkeztuko den bigarren liburua ere, Hondamuinean : sei hilabete geroago’. Komiki berri honen aurkezpena apirilak 9an, 10:30etan izango da Komikigunean.


Aurkezpena zuzentzen Zerocalcare bera izango da eta berarekin Koldo Izagirre itzultzailea, Garbiñe Ubeda aurkezlea eta David Zapirain editorea izango dira.

Aurkezpen honetaz aparte, saio berezi bat antolatu dute Zerocalcarerekin hurrengo egunerako, apirilak 10erako, 10:30-13:30 bitarte, Komikigunean ere.
Plaza mugatuak direnez izen-ematea derrigorrezkoa izango da komikigunea@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.

Advertisements

Indiara bidaia eta Txinara bidaia albumen aurkezpenak

Harriet argitaletxeak frantsesetik euskarara itzulitako album bi aurkeztuko ditu eguaztenan.   Txinara bidaia eta Indiara bidaia. Bi liburu hauen gidoiak Bekák eta marrazkiak Markok egindakoak dira.

 

Noiz: Ekainaren 29an. Eguazten honetan, goizeko hamaiketan

Non: Komikigunea. Errege-Erregin Katolikoak, 16

Partaideak: Marko marrazkilaria; Gregorio Muro argitaratzailea eta   David Zapirain aurkezlea.

Indiara bidaia

indiaraeusBeren lagunen aholkuei jarraituz, Benek eta Ninak euren motxilak gogotik prestatzen dituzte Indiara abiatu aurretik: sabeleko minarentzako pilulak, ber-hidratazio gatzak, bakterioen kontrako xaboia… Uste dute ez dutela ezer ahaztu opor egun on batzuk igarotzeko. Baina ez dira ohartu Maharajaen, tenpluen eta behi sakratuen herrian, beti gertatzen direla ezustekoak… Adibidez, guru batek eta bere kideek maisu espiritual batekin nahasten zaituztela! Taj Mahal ospetsutik, Rajastandik igaroz eta Goako hondartzetaraino, hogeita hamar urteko bikote gazteak ez dio harritzeari utziko…

 

 

Txinara bidaia.

txinaraeusMotxila bizkarrean eta gidaliburua eskuan, Ben eta Nina, hogeita hamar urteko bikote gaztea, Txinara doaz hiru astez. Euren bidaiak, dibertigarria bezain ezohikoak, Pekindik Shangaira eramango die, Miao eskualdeko arroz-soroetatik igaroz. Baina, bikotean bidaiatzea ez da beti hain erraza izaten… eta arazoa da ez dagoela gidarik nola egin behar den azaltzen duena. Batez ere espioi txinatar temati batzuk azaltzen direnean edota treneko begiratzaile marmarti bat agertzen denean guztia korapilatzeko…