Guillerge, adio laguna!

Kolpe latza arratsalde honetan jaso duguna. Guillermo Gonzalez, Guillerge, marrazkilari bilbotarra, joan zaigu!

Guillerge, Parrapean Komiki Egunetan, Kortsarioen ostatua aurkezpenean

Guillerge 1971 urtean jaio zen. Animazio, ilustrazio eta komikigintzan egin du bere ibilbidea, baina gure artean, batez ere, Xabiroi aldizkarian egindako lanagatik da ezaguna. Dani Fanoren gidoia zuen Kortsarioen ostatua kaleratu zuen 2015. urtean.

Bere ibilbide artistiko zehatzago ezagutu nahi duenak, komikipediara joatea besterik ez du. Bestalde, Igor Leturiak ere elkarrizketatu zuen Guillermo (eta baita Dani Fano bera) bere e-gorblogean.

Agur Guillermo, egun handira arte!