Aurelie Filipetti Frantziako Kultura Ministroak Amazon multinazionalaren kontra egindako adierazpenen arira, Berria egunkariak artikulu interesgarri eta oparoa eskaintzen digu bere kultura atalean: Borroka liburuen ozeanoan. Filipettiren kritikaren arrazoi nagusia Amazonek Frantziako “liburuen prezio bakarraren legea” hautsi egiten duela da. Mikel Lizarralde eta Nora Arbelbidek sinatutako artikuluak liburu saltzaile independiete batzuen adierazpenak jasotzen ditu. Eta oro har guztien artean kezka nabaria den arren badira batzuk baikorragoak. Fernando Tarancon komiki editore eta banatzaileak adibidez honela mintzatzen da: “Taranconek, aldiz, espezializazioaren abantailei eusten die umorez Amazonek, oraindik, Joker-en eragin handirik izan ez duela azaltzeko orduan: «Ia hogei urteko eskarmentua duen liburu denda espezializatua da Joker. Haiek baino gehiago dakigu komikiez, bezeroei arreta hobea eskaintzen diegu, eta, gainera, jatorragoak gara»” Eta gure ustez, espezializazio hori arrakastatsua izan da Jokerren kasuan, euskal komiki merkatuan erreferentzi nagusia bihurtu baita.
Jatorragoak bai, baina hala ere kezka hor darrai, eta Amazonen aurreko konpetentzia desorekatua dela azpimarratzen dute liburu saltzaile txikiek “Ez dauzkagu karta berberak. Guk zergak hemen ordaintzen ditugu, eta ez zehazki haiek egiten duten proportzio berean. Batetik, haien zergek ez dute gure gizartean eragiten, eta, bestetik, lan egiteko askoz tarte handiagoa dute” azaldu du Taranconek.
Beraz, ozeanoa ez dago bare. Konpetentzia zehatz honen azpitik eta krisi orokorraren olatuen gainetik euren kabuz igerian eutsi beharko dute oraindik arrain txikiek.
Bilboko Urkijo kaleko Joker denda © Joker