Getxoko azokatik Durangora

Bukatu da Getxoko Komiki azokaren XIV. edizioa.

Aurten eguraldi kaskarrak gogor astindu du Areetako geltokiko plazan kokatzen den karpa, baina haren aterpean ez da eguraldi txarrik igarri.  Makina bat ekitaldi, erakusketa, hitzaldi. Publikoaren aldetik ere ederto, behintzat iazkoak baino hobeak izan direla aurtengo salmentak azaldu digute saltoki ezberdinetan (60 saltoki jarri dira aurtengoan).  Bere 14. urteurrenean azoka osasunez ederto dabilela ematen du.

IMG_20151122_125326Gonbidatu zerrenda luze bat izan da: Johnny Ryan, Jessica Abel, Max, Daniel4123049-6781744411-Joshy Torres, Albert Monteys, Juanjo Saez, Mauro Entrialgo

Juan Giménez Katalunian bizi den marrazkilari argentinarra eta Zulet irudigile naparrak jaso dituzte Getxoko aurtengo sariak. Zuleten lanez osatutako Descarados erakusketa ere antolatu zen. Haren ondoan Espainiako Komiki Sari Nazionala jaso duen “Las Meninas” erakusketa ikus zitekeen.

Xabiroi

Bereziki erakargarria aurten Xabiroik jarritako standa. Kokapen estrategikoa izateaz gain, haren ondoan Zapart, 2016an Donostian izango den komiki jaialdiaren mostradorea zegoen. Elkarturik biak,  aldi gutxitan ikusten den euskal komiki berrien eskaintza zabala zegoen.

IMG_20151122_125346IMG_20151122_125507Adibidez, Javi Isusik Cear elkartearen babesarekin kaleratu duen Asylum. Unai Iturriaga eta Zapicoren Diamanteak, urrea eta ikatza (Athletic Fundazioak argitaratua), Zaldieroaren azken “De rerum natura” (seigarrena) edo Fructuoso eta Harrieten “Justin Hiriart”.

Aurtengo azokako komiki salduenen artean euskarazko batzuk izan zirelakoan gaude. Para barik ibili ziran Dani Fano eta Guillermo Gonzalez euren “Kortsarioen Ostatua”ren sinaketan. Baita Adur Larrea erosle ezberdinei etenik gabe dedikatuz ibili zen, Bilboko Erroa argitaletxeak kaleratu duen “Gabriel Aresti Biografikoa”

Gabriel Arestiren bizitza azaltzen du Adurrek, liburu sendoa eta erakargarrian. Sendoa diogu, orri kopuruagatik, baina baita bere diskurtsoa ondo dokumentatu eta ikertu duelako. Gainera orrietan ez da bakarrik Gabrielen bizitza agertzen dena, ez, hortxe dira garai hartako beste gai asko ere ingurubiraka: langileen gorabeherak, lehen ikastolen sorrera, euskaltzaindia edo guardia zibilen hilketen bertsio “estraofizialak”.

Erakargarria irudiak daukaten indarra eta kontatzeko darabilen modu arinagatik ere.

Bestalde, benetan pozten gara euskal eleberri grafikora salto ematera, lehenengoz, ausartu diran argitaletxeak berriak ikusteaz. Batez ere Gabriel Aresti Biografiko honen maila duten lanekin denean.

Advertisements

Parrapean jaialdi txikerra baina betea

 

Bilboko Udaleko Kultura Sailak ‘Parrapean-Komiki Egunak’, Euskadin egiten den euskarazko komikiari buruzko jaialdiaren bigarren edizioa antolatu du. Urriaren 31ra arte, Begoñako eta Santutxuko udaltegiek eta Karmelo plazak jarduera egitarau zabala jasoko dute eta guztiak ere doakoak izango dira. Horien artean hitzaldiak, tailer monografikoak, zine proiekzioak, argitaratu diren azken lanen aurkezpenak eta euskarazko komikiaren bigarren azoka egongo dira.

Komikigile zein komiki aditu andana bertatik pasatuko da: Gregorio Muro, Amaia Ballesteros, Dani Fano, Guillermo Gonzalez, Amparo Acarregui, Marika, Mamen Moreau, Isabel Franc, Josune Muñoz, Adur Larrea, Axpi, Francisco Fructuoso, Ioni Artetxe, Igor Leturia, Mikel Mardones, Asisko Urmeneta…

Hona hemen programazioa aurkezteko argitaratu den bideoa