Zerocalcarek komiki berria aurkeztuko du Donostian

Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik dator Zerocalcare italiar komikigile ezaguna Euskal Herrira. Antolatzaileen hitzetan, eta baita gure iritzian ere, gaur egungo italiar komikigintzaren erreferente handienetariko bat bera dugu.

Farmazia Beltza argitaletxeak italieratik zuzenean itzuli ditu bere liburu berrienak: ‘Hondamuinean’ (2018) eta orain aurkeztuko den bigarren liburua ere, Hondamuinean : sei hilabete geroago’. Komiki berri honen aurkezpena apirilak 9an, 10:30etan izango da Komikigunean.


Aurkezpena zuzentzen Zerocalcare bera izango da eta berarekin Koldo Izagirre itzultzailea, Garbiñe Ubeda aurkezlea eta David Zapirain editorea izango dira.

Aurkezpen honetaz aparte, saio berezi bat antolatu dute Zerocalcarerekin hurrengo egunerako, apirilak 10erako, 10:30-13:30 bitarte, Komikigunean ere.
Plaza mugatuak direnez izen-ematea derrigorrezkoa izango da komikigunea@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.

Advertisements

Rockomikiak binetak & doinuak erakusketa Gasteizen

(Iturria: Oihaneder Euskararen etxea)

“80. eta 90.eko hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortutako kultura  erakustera dator Rockomikiak binetak & doinuak. Martxoaren 7tik maiatzaren 3ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian.

Inaugurazioa martxoaren 7an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan izango da. Bertan, besteak beste, erakusketaren irudi nagusiaren egileak logoa margotuko du eta TMEOko lagunek komikia zuzenean egingo dute.

Ekintza artistiko honen ideia nagusia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai egon den Rockomikiak binetak & doinuak erakusketan datza. Ideia horri jarraiki, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera ekarri  eta zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki-aldizkariak gehitu zaizkio. Ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin. Besteak beste, erakusketak TMEO,  Sancho el Sabio Fundazioa  eta Hala Bedi irratia ditu bidelagun”.

Erakusketari hitzaldiak, tailerrak, bisita-gidatuak eta askotariko ikuskizunak gehitu zaizkio, egitarau oso eta erakargarria eskainiz.  Besteak beste, martxoaren 10ean Asisko Urmeneta Nork hil duexp-rockomikiakbinetaketadoinuak1 Charlie? hitzaldian  komikia eta adierazpen askatasunaren inguruan mintzatuko da.  Martxoaren 25ean Garbiñe Ubeda Eta emakumeak non zeuden? galderari erantzuten saiatuko da eta 27an Bingen Mendizabal eta Mikel Valverdek musika eta marrazkia zuzenean uztartuko dituzte.  Apirilaren 15ean Harkaitz Canok  musika euskal literaturan eta komikigintzan  izango ditu hizketagai. Erakusketaren komisarioak diren Koldo Almandoz eta David Zapirainek martxoaren 18an eskainiko dute  bisita gidatua.

Martxoaren 10etik apirilaren 1era bitartean, ikastetxeei zuzendutako bisita gidatuak ere egingo dira, goizeko ordutegian.

Non zeuden neskak?

‘Rockomikia, Bineta eta Doinuak’ erakusketa dago Donostiako Koldo Mitxelenako Ganbaran datorren urtarrilaren 31 arte. 80ko eta 90eko hamarkadetan rockaren eta komikiaren arteko zubiak aztertzen ditu erakusketak.

Bihar 19:00etan, Ganbaran bertan, erakusketa horren inguruko jardueren barruan kokatzen den hitzaldia eskainiko dute Garbiñe Ubedak eta Yurre Ugartek “Non zeuden neskak?”

Garbiñe Ubeda berak aurrerapen txiki bat ETBko Azpimarra saioan eskaini zigun (44 minutuan).

Dibujo

17an, berriz, 12:00tan Komikigunean izango da hitzordua, TMEOko Nerea Lekuona eta Larrik gai honi buruz jardungo dute: ‘TMEO:los orígenes jamás contados’