18. Komiki jardunaldixak Ondarrun!

unnamed_5683

Bai, hala da. Ondarroako Komiki Jardunaldien edizio berri bat antolatuz, berriro ere Luterl taldeko lagunek marka berri bat ondu dute.   Aurten ospatuko den   edizioarekin, Euskal Herrian komiki jaialdi  beteranoena bezala finkatzen dira. 18 edizio  komikigintzaren alde lanean, ez da ez edozelako marka, batez ere azken urteetan erakundeen diru laguntza barik ospatu dela kontuan izanda. Baina oraindik ere, gogor eta gogoarekin ekinean segitzeko prest daudela erakusten digute ostegunean zabalduko den jaialdiko programazioa ikusirik.

untitledUdal Erakusketa Aretoan, Xabiroi 10 urte! erakusketa ikusgai izango da, aldizkariko azal guztiekin eta egileen original ikusgarriekin. Urtarrilaren 22tik 31ra zabalik izango da.

Kontzertu mundiala eskainiko dute DEF CON DOS taldeak eta Naranja Azule DJak. Ondarroako Beikozini aretoan izango da kontzertua, urtarrilak 23an gaueko 11etan.  Kontzertu honekin Aitor Badiola Ibarluzea (1967-2008), LUTERL Taldeko kidea izan zena, omentzeko asmoa dute.

Irratsaio berezia izanen da Ondarruko GLOBHITORadixu irratian urtarrilak 27an, komikien gaia jorratzen duen Azken Mohikano” programan (105.5 FM edo radixu.info). Horrez gainera, jardunaldiak ondo ospatzeko, Globhito boletinaren ale berri bat argitaratu dute.

Amaitzeko, Udal Erakusketa Aretoan Dani Fano marrazkilariak gaztetxoentzat “solasaldi marraztua” deituriko ekitaldien bi saio iragarri dira urtarrilaren 28rako.

Ondarru aldeko lagunok, komikigintzaren alde horren fin lanean diarduen talde bat izateagatik zorionak!

Advertisements

Ondarroako 17. Komiki Jardunaldiak martxan

zaldieroaPatxi Huarte, Zaldieroaren erakusketa antologikoarekin zabaldu zen abenduaren 29an Ondarroako Komiki Jardunaldien 17. edizioa.
Hastapeneko komikietatik, Napartheid, TMEO, Euskaldunon Egunkaria, Naparkaria, Xabiroi, Berria, Igela argitaletxea, ilustrazioak, kartelak, De Rerum Natura,… denak ikusgai izango dira, egilearen bakarkako lehen erakusketa izanik.
Udal Erakusketa Aretoan zabalik izango da urtarrilaren 11rarte.


Bestalde leku berean, urtarrilak 3an, arratsaldeko 7retan Euskoman: Izan ala ez izan,  komikiaren aurkezpena Ioni Artetxe  eta Kaiet Bengoetxearen eskutik. Sinatze txanda ere izango da..euskoman

Urtarrilak 7an, asteazkena, gaueko 10etatik 12etara, irratsaio berezi bat izango da, Azken Mohikanoak irratsaioan: Patxi Huarte zaldieroari egindako bi orduko elkarrizketa. Irratsaioa entzuteko  RADIXU Irratian; 105.5FM (Ondarroan) edo radixu.info jo beharko duzue.

Luterl taldeak antolatzen dituen jardunaldiak borobiltzeko Globhito berripaperaren 25. zenbakia argitaratu da.