Bideoa

Marrazketa Nagusia Bilbon

Bilboko Aste Nagusian suziri eta kantak, dantza, jan eta edanen artean ere izan da marrazketarako tarterik.  27 ostegunean kasurako. Algara txosnan herri bazkari bat izan zen eta bazkalostea Amets Arzallus eta Unai Iturriagaren bertsoek animatu zuten. Dani Fano eta Adur Larrearen esku abilek bertsolarien berba eta ideia nagusiak marra bihurtzen zutelarik.  Aipatzekoa Jabier Lauzirika, Apolok, ekitaldian izan zuen garrantzia. Uztailean zendu zen Apolo, Gabriel Arestiko irakaslea, Zenbat Gara Elkarteko eratzailea, euskal eragile gogotsua.

Ostiralean berriz musika eta marrazketa lotzen zuen bigarren ekitaldi bat ospatu zen La Ribera aretoan. La fiesta del Garabato izena duen jaialdian, DJak musikari eman eta marrazkilariek ondo egiten dakitena egin zuten.. Koldo Serra, Borja Crespo eta Chicks on Kicks DJen batutapean

Kike Infame , Dani Maiz, Iñaket Mh, Oskar Blanco García, Mamen Moreu, Alberto Muriel, Alex Orbe, Pedro Colombo, Jose Carlos Torre Sánchez, Gorka Belasko, Amaia Ballesteros, Roberto González, Borja Crespo eta Koldo Serra bera, ibili ziran.

Advertisements

Erradiografiak eta irudiak: Gorka Belascoren lanaz hausnartzen

Gorka Belaskok Artzentalesen du bizilekua baina Enkarterrialde osoa du bere ekosistema naturaltzat, herrialde horretan zehar hainbat kulturgintza saltsetan murgildurik ibilia baita. Bere lehen zintak “Enkartberriak” aldizkarian argitaratu zituen 90. hamarkadaren hasieran. Lehen erakusketak eta baita bere lehenengo argitalpenek herrialde horretako Scan_Pic0001marka daramate ere. “Cuando el río sueña: escueto catálogo de peces gordos” (1992) eta “Cuando el río sueña: catálogo ampliado de peces gordos” (2002), Zallako Arte Bizkarra kulturgintza elkartearen laguntzaz biak argitaratuak.

 Gorkak plastika eta marrazketa irakasle moduan hainbat urte eman ditu Bigarren Hezkuntzako Institutoetan eta ofizio honetan duen eskarmentuan oinarrituz, 2008. urtean berriro ere edizioaren mundura, sare barik, salto berri bat egitera ausartu zen.“Gaur egungo BeHIak: Hezkuntzaz hausnartzen”.  Aurreko lanen filosofia berberarekin segitzen badu ere, kasu honetan Komikerin lekua izan dadin extra bat gehitu dio bere lanari, hizkuntzarena, argitalpen honetako behi guztiek euskaraz badarabilte, zorrotz gainera.

Hizkuntzaren zorroztasuna, hori izan daiteke Gorkaren lanak duen ezaugarri nagusia, pentsamendua den hitza irudia lagun. Orrialde bakoitzean, X izpiak balerabil bezala, barneko errealitatearen plaka bat  ataratzen du Gorkak, gordeta dauden hezur eta organoen itzalak erakutsiz, gordeta dagoen errealitatea azaleratuz.  Darabilen aparatua berriz, ez da garestiegia, punta lodiko errotulagailu bat. Honela, plakaz plaka, esaldiz esaldi, irudiz irudi, Gorkak bere erradiografien bilduma osatuz doa noizbehinka argitaratzen dituen liburuetan.