Parrapean… eta hirugarrena

Amaitu ziran ‘Parrapean-Komiki Egunak’.  Euskal Komikigintzan espezializatu den jaialdi honen hirugarren edizioa pasadan urriaren azken astean burutu zen Begoñako eta Santutxuko hainbat lekutan. Erakusketak, omenaldiak, liburu aurkezpenak eta zuzeneko emanaldiak ez ziran falta.

Komiki egunen Laburpen modura ondorengo bideoa argitaratu da

 

Ardatz bi izan ditu aurtengo Parrapean jaialdiak. Bat Antton Olariaga. Ilustratzaile handia Bilbon omendua izan da. Bere komikigintzan egin duen 14716345_10207730715726978_6517010265816760393_nibilbidea errepasatzen duen  Marra eta Hitza erakusketaren antolatu zen Begoñako liburutegia.  Aurtengo Joseph Camino saria berak jaso du ere.

Bigarren ardatza, Kataluniako komikigintza izan zen. Mahai-inguru bat antolatu zen urriaren 28an Santutxuko Udaltegian. Merçe Canela, Cavall Forteko zuzendaria eta  Cristina Losantos eta Oriol Garcia komikigileak, elkarrizketa luzean aritu ziran Xabiroiko zuzendaria den Dani Fanorekin. Ekitaldia zuzentzen Igor Leturia  komiki aditua primeran ibili zen. Ideia eta esperientzia truke emankorra izan zen duda barik.

Bilboko Casal Bilbaoko lagunek, arratsaldea girotu zuten Karmelo plazan egindako Castanyadarekin.

img_20161029_182948

Euskal komiki aurkezpenak ere izan ziran: Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadok “Museo bilduma”. Gregorio Muro “Harriet”ek eta Daniel Redondok “Ion eta Mirka” , 80. hamarkadan kaleratutako komikiaren berrargitarapena, orain Harriet edicionesen eskutik kaleratu da. Ion Iñaki Artetxe izan zen liburu honen aurkezle bikaina, eta baita geroago aurkeztu zen liburuarena ere, S.O.S Lusitaniarena. Kasu honetan, Parrapean jaialdira Patrice Ordas, komikiaren gidoigilea,  bretainiatik heldu zen zuzenean Santutxura komikia aurkeztera.

 

‘Wanne – Eickel Martutene’  izeneko erakusketak Marlene Krause eta Irkus Zeberioren lanak Bilbora ekarri zituen. Erakusketa Begoñako liburutegian emandako tailerrarekin osatu zuten:  ‘Danbalahara! Euskal onomatopeiekin lanean’ .  Bidebarrietako liburutegian “Komikiak gerra zibilean” erakusketa antolatu zen.

Urtez-urte indar gehiago hartzen duen euskal komiki merkatua ere Karmelo plazan izan zen.

Komiki Egunak La Nube pubean bukatu ziren. Bertan 4 komikigile aurrez aurre jarri ziren marrazketa dema interesgarrian. Axpi, Josevisky, Oriol Garcia eta Sussana Garcia.

Zuzeneko ekitaldiaren ostean, publikoa gehiagoren zai geratu zen. Baina hori, behar bada, datorren urtean izango da, Parrapean komiki egunen IV edizioan.

 

 

 

 

Black is Beltza zinema aretoetara

Atzoko  Berrian Nora Arbelbidek iragarri zuenez  “Black is Beltza” komikiak animaziorako bidea hartu du. “Komiki animatua” da erabiltzen den terminoa: “Komikiko irudiak dira pantailan agertuko. Nahiz mugimendua gehituko zaien, izatekoz, komiki animatua da proiektatuko dena. Jatorrizko soinu banda bat izanen du lagun, garai hartako musikek osatua zein hitzartzeek, edo baita giroan sartzeko aukera ematen duten soinuek ere” azaltzen du Eloixa Ospital-ek, Biarritz Culture elkarteko komunikazio arduradunak.BLACK-IS-BELTZA-TCLY-Presentación-Vértigo-Galería-07

Lehen emanaldia gaur izango da, Bi Harriz Lau Xori jaialdiaren barne, Miarritzeko koliseo aretoan 20:30ean. Fermin Muguruza eta Harkaitz Cano bertaratuko dira.

© Black is Beltza

Rockomikiak binetak & doinuak erakusketa Gasteizen

(Iturria: Oihaneder Euskararen etxea)

“80. eta 90.eko hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortutako kultura  erakustera dator Rockomikiak binetak & doinuak. Martxoaren 7tik maiatzaren 3ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian.

Inaugurazioa martxoaren 7an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan izango da. Bertan, besteak beste, erakusketaren irudi nagusiaren egileak logoa margotuko du eta TMEOko lagunek komikia zuzenean egingo dute.

Ekintza artistiko honen ideia nagusia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai egon den Rockomikiak binetak & doinuak erakusketan datza. Ideia horri jarraiki, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera ekarri  eta zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki-aldizkariak gehitu zaizkio. Ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin. Besteak beste, erakusketak TMEO,  Sancho el Sabio Fundazioa  eta Hala Bedi irratia ditu bidelagun”.

Erakusketari hitzaldiak, tailerrak, bisita-gidatuak eta askotariko ikuskizunak gehitu zaizkio, egitarau oso eta erakargarria eskainiz.  Besteak beste, martxoaren 10ean Asisko Urmeneta Nork hil duexp-rockomikiakbinetaketadoinuak1 Charlie? hitzaldian  komikia eta adierazpen askatasunaren inguruan mintzatuko da.  Martxoaren 25ean Garbiñe Ubeda Eta emakumeak non zeuden? galderari erantzuten saiatuko da eta 27an Bingen Mendizabal eta Mikel Valverdek musika eta marrazkia zuzenean uztartuko dituzte.  Apirilaren 15ean Harkaitz Canok  musika euskal literaturan eta komikigintzan  izango ditu hizketagai. Erakusketaren komisarioak diren Koldo Almandoz eta David Zapirainek martxoaren 18an eskainiko dute  bisita gidatua.

Martxoaren 10etik apirilaren 1era bitartean, ikastetxeei zuzendutako bisita gidatuak ere egingo dira, goizeko ordutegian.

2014: megaproiektuetatik mikroproiektuetara

Opariak, saskiak eta balantzeak egiteko garaiak dira. Eta zer berri gure aurtengo komiki otzaran?

Ba post honetan alde batetik gure arreta plazaratutako lanen tamainuan jarriko dugu, euskal komikigintzaren ekosistema bizirik mantentzeko behar-beharrezkoa den handi-txikiaren arteko lehian.

banner-black-handiaBaztangaEroa4zbkia_0000

Kopuruari dagokionez esan behar da ez dela besteetan bezain urria etorri uzta, ez, guztira paperean hamaika lan argitaratu baitira (Igor Leturiaren blogean banan-banan aipatzen dira guztiak). Digitalean berriz, isbn datu baseari kasu eginez 30 dira argitaratutakoak, bat izan ezik Sauré etxearen eskutik guztiak . Hala ere, ez gaitezen gehiegi poztu,  gehienak (guztiak ez badira) aurreko urteetan paperean plazaratutako lanak dira eta ez  aurten propio sortutako lanak, hau da, paperetik digitalera aurten pasatu diran lanak . Beraz, iaz aipatu genuen bezala, Sauré etxeak formatu digitalaren aldekoapustuarekin aurrera darrai.

Duda barik Black is beltza izan da aurten gurean itzelezko danbatekoa  eman duen komikia. Harkaitz Canoren gidoiarekin eta Jorge Aldereteren irudiekin osatu da arte disziplina anitzak lotzen dituen Fermin Muguruzaren megaproiektua. Komikia argitaratu duen Bang etxeko Manu Vidal editorearekin harremanetan jarri ginen azaroan eta frantsezez, euskaraz eta gaztelerazko lehen edizioak agortuak zirela ordurako azaldu zigun (hizkuntza horietaz aparte, katalaneraz ere argitaratua zela komikia kontatu zigun eta, hau gure ustea da,  salmenta horren onak direnez beste hizkuntza batzuetan ere laster ikusiko dugu).

Otzaran leku berezia izan dute ere Astiberrik argitaratutako hiru lan, horien artean Angulemako sari nagusirako sailkapena lortu duen Isasiren “Baleak ikusi ditut” lana . 2014ean zehar argitaratu diren lan hauen berri aurreko postetan eman genuen. Frantzian Rackham argitaletxeak merkaturatu du Voir des baleines tituluarekin.

Ikastolen Elkarteak sustatzen duen Xabiroiko lagunek ez dute hutsik egin aurtengoan ere eta euskal komikigintzari gutxienezko egonkortasun bat eman diote Haur besoetakoa albuma argitaratuz. Eta honekin badira zazpi! Bestalde, ‘Xabiroi’ aldizkariak jakitera eman du datorren urtetik aurrera lau ale plazaratuko dituela urtean, orain arte baino ale bat gehiago. Denda gehiagotan jarriko dute salgai eta edonor izan ahalko da harpidedun. Oraindik ez bazara harpidetu, hementxe duzu aukera , urtean 12 euroren truke etxean 4 aldizkari izatea sekulako mauka da.

…baina euskal komikigintzak horren beharrezkoak dituen “Black is beltza” bezalako megaproiektu indartsuen ondoan, sortzen dira lantzean ere autoedizioaren bidetik doazen proiektu pertsonal txikiagoak. BaztangaEroa4zbkia_0013

Adibidez, hor dago HamarHatzHandik sortzen duen “Baztanga Eroa”, txikia baina artistikoki hain interesgarria den mini fanzinea . Azken zenbakia, laugarrena, heldu berri zaigu eskuetara eta egileak azaltzen digunez, korrika eta presaka prestatua izan zen “Parrapean Komiki Egunetan egon zedin”.

Laugarren zenbakia irakurri nahi duenak bere blogera jo beharko du, edo berarekin, postaz, zuzenean harremanetan jarri. Hemen daukazue: hamartatzhandi@yahoo.com

Baina ez komikirik txarrena

Munduko komiki-haize freskoari leiho bat zabaldu dio Txalaparta argitaletxeak azken orduko sorpresa atsegin batekin. Zer eta J. C. Fernandesen Munduko bandarik txarrena euskaraz argitaratua, nazio arteko komiki adituen aldetik makina bat laudorio jaso dituen lana (merezitakoak gure iritziz). Bego Montoriok euskaratua, Harkaitz Canoren hitzaurrearekin.

Munduko bandarik txarrenak jostundegi bateko sotoan entseguak egiten ditu , eta orkestra horretako kideen © Txalapartagorabehera kaotiko eta kafkianoak  dira José Carlos Fernandes portugaldarrak  188 orrialdeko zabaleran kontatzen dituena. Suposatzen dugu ale honek serie modura planteatutako historiaren lehenengo hiru liburukiak biltzen dituela, Astiberrik gazteleraz argitaratutako orri-kopuru berarekin baitator. Portugalen ordea, (eta baita Frantzian ere), Munduko bandarik txarrena sei istorio edo liburuki ezberdinez osaturik dago.

Euskal komiki merkatuaren mugak ezagunak ditugu eta ikuspuntu horretatik Txalapartak

© Kuentro 2

euskarazko eta kalitatezko  komikigintzaren alde egin duen urratsa ausarta da. Baina Munduko Bandarik txarrena komiki eder bat izateaz gain, lan literario onenaren ezaugarri guztiak ditu.  Borges, Kafka, Pessoa aipatzen dute kritikari batzuek, hitzaurrean Nabokov aipatzen den bezala. Edo gaur eguneko terminologia erabiliz, eleberri grafikoaren esparruan koka  dezakegun lana da “A pior banda do mundo”. Azken finean literatura bai, ez , eleberri grafikoa izan ala ez izan, ziurtatu dezakegun gauza bakarra zera da: Munduko bandarik txarrena arte lan fina dela, hori seguru.