Parrapean 2015 laburpena

Urriaren 24tik urriaren 31ra, Parrapean Komiki Egunak  Bilboko Begoña auzoan ospatu ziran.  Hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, Komiki tailerrak, Parrapean komiki txapelketa, liburu-aurkezpenak, euskal komikien bigarren azoka, erakusketak…  Post bakar batean dena laburbiltzea ez da batere lan erraza.  Horretarako argitaratu da beherago daukazuen bideoa.

Bereziki polita Gregorio Muro Harrietek “Joseph Camino” saria jaso zuen unea. Komikigintzan izandako ibilbide luzea aintzat hartuta, saria jasotzeaz aparte, berari eskainiak izan ziran jardunaldietako hainbat ekitaldi. Bere ibilbide profesionala azalduz  erakusketa bat, Justin Hiriart-en berrargitaratzearen aurkezpena eta bere animazio filmeen emanaldiak.IMG_20151031_121336


Komiki eta gidoigile emankorra izan zen Harriet, 80ko hamarkadan
euskarazko komiki ugari egin zituen, batez ere Habeko Mik-en eta Erein argitaletxean: Justin Hiriart, Sorgin seinalea, Eguzkiaren izerdia eta Simon Besaluze sailak, Ion eta Mirka, Hontza, Hermes, Indianoa… Lan horietako asko hizkuntza anitzetan argitaratu ziren eta nazioarteko sari ugari irabazi zituzten. Animazioan eta zineman ere arituko zen gerora, gidoigile eta zuzendari.

Derrigorrez aipatu behar dugun ekitaldia “Trapuak IMG_20151031_195033Kakoan”, urriaren 31an, Santutxuko Udaltegian Performance baten erara uztartu zituena literatura, komikia eta musika. Zuzenean egin zituzten Mikel Mardonesek eta Asisko Urmenetak euren irudiak. Inun kantariaren musika lagundurik, Lutxo Egiak eraman zuen aurrera ekitaldia Arturo Campion, Gabriel Aresti eta Juan Antonio Moguel soka beretik lotuz.  Balorazioa: Chapeau!! 

IMG_20151031_204043

Trapuak kakoan: Inun, Asisko Urmeneta, Mikel Mardones eta Lutxo Egia
Advertisements

Parrapean komiki egunak: lehen erakusketak martxan

unnamedParrapean-Komiki Egunak euskal komikian espezializatutako Bilboko jaialdia da. Erakusketa birekin hasi da ekimen komikizalea, Harriet: komikiaren adorea erakusketarekin Begoñako liburutegian, eta baita bigarren erakusketa batekin: Marika Vila, emakume ahotsa. Estereotipoak apurtzen. Begoña auzoko udaltegian dago ikusgai.

Halere, komiki-jaialdiaren egituratuaren eduki nagusiak urriaren 24tik 31ra bitarte egingo dira. Horrekin  batera, jaialdiak eman ohi duen Joseph Camino ohorezko saria Gregorio Murok jasoko du. “Egin duen lan handiaren aintzatespen gisa, 80ko hamarkadan euskal komikiaren g20151019_132935arai goreneko egile azpimarragarrienetakoa izan baitzen”.

Egitarauaren harira, zenbait ekitaldi azpimarratuko ditugu: Korsarioen Ostatua (Dani Fano eta Guillermo Gonzalez) komikiaren aurkezpena; Gabriel Aresti: BioGrafikoa (Adur Larrea) komiki-lanaren aurkezpena; Komikiak sortzen izenburuko tailerrak; emakumeen eta komikiaren arteko harremanari buruzko mahai-ingurua; Euskal Komikien Azoka…

Gogoratu ekitaldi guztiak Begoña eta Santutxu auzoetako udaltegietan egingo direla.

 

Irudientan Harriet: Komikiaren adorea eta Marika Vila, emakume ahotsa erakusketen irudiak.