Marka berriak

Hogei titulu berri kaleratu dira aurten, azken urteak onak izan badira, aurtengoa berriz hobea.  Hona hemen azaroaren bukaera arte zenbatu ditugun komikiak banan-banan:

  1. Eusklabo alaiak / Asisko / Gureberriak, 978-84-697-6359-9
  2. Zulo bat oroimenean / marrazkia, Pascal Regnauld ; gidoia, Roger Seiter ; [itzulpena, Miel A. Elustondo] / Harriet Ediciones, 978-84-947646-0-8
  3. Santa familia / Eider Rodriguez ; Julen Ribas / Euskal Herriko Ikastolak, 978-84-946072-6-4
  4. Sorgin seinalea / gidoia, Gregorio Muro Harriet ; marrazkia eta kolorea, Daniel Redondo/ Harriet Ediciones, 978-84-946519-7-7
  5. Waluk / Ana Miralles, Emilio Ruiz ; [Bego Montorio, itzulpena]/ Astiberri, 978-84-16880-38-6
  6. Tipi-tapa / Susanna Martínen komikia Desazkunde eta Bizitze Ona Sarearentzat / Mugarik Gabe
  7. Wounded / gidoia, Damien Marie ; marrazkiak eta kolorea, Loïc Malnati ; [itzulpena, Joanes Urkixo Beitia] / Harriet Ediciones, 978-84-946519-4-6
  8. Asterix eta pertza / testua, René Goscinny ; marrazkiak, Albert Uderzo ; [itzulpena, Maddalen Arzallus (Bakun itzulpenak)] / Salvat, 978-84-696-2109-7
  9. Inozoen errua / gidoia, Laurent Galandon ; marrazkiak eta kolorea, Anlor ; [itzulpena, Joanes Urkixo Beitia ; moldaketa grafikoa, Gregorio Muro] /Harriet Ediciones 978-84-946519-6-0
  10. Hegoak astinduz / gidoia, Laurent Galandon ; marrazkia eta kolorea, Arno Monin / Harriet Ediciones, 978-84-946591-2-2
  11. Asterix Italian / textua, Jean-Yves Ferri ; marrazkiak, Didier Conrad ; kolorea, Thierry Mébark ; [itzulpena, Maddalen Arzallus] / Salvat, 978-84-696-2040-3
  12. Neska hura hegan hasi zen eguna / gidoia, Beka ; marrazkiak, Marko ; margoak, Maëla Cosson ; [itzulpena, Miel A. Elustondo] / Harriet Ediciones, 978-84-947646-1-5
  13. Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa / gidoia, Beka ; marrazkiak, Marko ; margoak, Maëla Cosson ; [itzulpena, Joanes Urkixo Beitia]
  14. Darwin : teoriaren eboluzioa / Jordi Bayarri ; itzulpena, Maialen Berasategi /Ikaselkar, 978-84-16752-93-5
  15. Irribarrez : Uretako bilduma : #GaurkoTira 2016/2017 ikasturtea /[marrazkiak eta testuak, Eñaut Aiartzaguena / Eñaut Aiartzaguena
  16. Itzulera / Duhamel [itzulpena, Miel A. Elustondo] / Harriet Ediciones, 978-84-947646-4-6
  17. Isidoro Fagoaga: bada tenorea / testua, Jon Abril; marrazkiak Joseba Larratxe “Josevisky” / Berako Udala
  18. Arditutakoak / testua, Mikel Begoña; marrazkiak Adur Larrea / Bertsolari aldizkaria
  19. De Rerum Natura 7 / Zaldieroa / Elkar
  20. Jaizkibel konpainia. 20 urte / Iñigo Goikoetxea

Abenduaren amaieran zerrenda honen errepaso berri bat egingo dugu eta ezer berririk agertzen bazaigu gaurkotuko dugu.

Advertisements

“Hegoak astinduz”, Harrietek bigarrena

Hegoak astinduz Harriet argitaletxeak kaleratu berri duen aurtengo bigarren albuma dugu. Jatorrizko frantses edizioaren 48 orrialdeko album biak, bakarrean batu dituzte Harriet argitaletxekoek. Dama zuria eta Aztoreak liburukiek osatzen dute Hegoak astinduz izeneko liburua. Laurent Galandon gidoiaz eta  Arno Monin marrazketaz arduratu dira. Egile bikotea aurretik ere elkarlanean ibilitakoa da.

Hegoak astinduz azaleratzen duen auzia bigarren mundu gerra garaikoa da.  Frantzia okupatuan ume judu batek pairatu behar dituen zoritxarrak azaltzen dira bertan:

“Frantzia, 1941. Simon, txoriekin zoratuta dagoen gazte umezurtza, landazabaleko herrixka batean bizi da, ekaitzetik oso urrun. Hala ere, aurreikusten ez dugun gaixotasun baten antzera, antisemitismoa bere eguneroko bizimoduan agertzen da eta judua dela gogorarazten dio. Giza txatxukeriak ihes egitera behartzen du eta, nora joanda ere, han Dama Zuria agertzen zaio: adur txarreko harraparia ote da hala, aldiz, gaueko aingeru begiralea?

Bere herrixkatik abiatu eta, umezurztegi batetik igarota, ihesaldian mendietaraino iritsiko da Simon, han, familia berezi baten baitan, bakea berriro ezagutuko duelarik. Baina gangrena hedatuz doa barealdiak gero eta laburragoak bihurtuta, Simonen infernurako jaitsiera hasi baino ez da egin…”

Oso erraz irakurtzen den liburua, edozein adinerako egokia izan daitekelakoan gaude.