Euskaldunak erdal komikietan (II)

Aurreko post bateri helduz,  pertsonai euskaldunak nazioarteko komikigintzan utzi duten arrastoan:

HERMANN -YVES H. “Bois Maury 15: Oeil de ciel” (Glenat) (Norma)- XVI. mendean gaude. Yucataneko ohian itxian.  Bois-Maury-ko  jauna Hermannek 1985ean asmatu zuen pertsonairen oinordekoetariko bat da. Espainiar Koroarekin lotutako espedizio batekin egin du topo serie honetako 15. liburuan. Bois-Maury-ko jaun ausartak indiarren, espainolen  eta euskaldun baten kontra  borrokatu eta guztien gainetik gailentzen da.

Scan_Pic0002

Hauen artean Olazabal izeneko morroia aurkitzen da. Olazabal,  Agirre  pertsonai historikoaren zantzu nabarmenak dituen pertsonaia. Espainolak traizionatu eta frantsezaren alde egiten du.

Malezia gehiegirik gabe suposa dezakegu ere, euskal deitura egoki baten bila  interneteko kirol orrietan ibili dela Hermannen semea, Yves H. gidoilaria.

 

Advertisements

Euskaldunak erdal komikietan

Hollywoodeko film eta telesailetan euskaldunek izan duten presentzia ezaguna dugu telebistan ikusitako erreportaia batzuei esker eta baita Oscar Alvarez historialariak aurrera daroan ikerketagatik ere. «Artzain, pilotari, eta terrorista gisa agertu gara Hollywooden urte hauetan guztietan», dio 2 (1)Berriak argitaratutako elkarrizketa batean.

Guk dakigularik komikien alorrean antzeko ikerketarik  ez da inoiz burutu, eta hori,  sarritan ez baina bai noizbehinka,  euskaldunok agertzen garela  han hemenka hainbat liburutako binetetan barreiaturik.

Komikeriren helburuen artean erdal komikigintza zuzenean aztertzea ez badago ere, batzuetan komikietan kuskuseatzeko aitzakiak bilatzen ditugu eta hau primerako aitzakia  izan daiteke. Euskaldunen aipamenak bilatu, eta emaitzak blog honetan aurkeztera goaz apurka-apurka, agian akaso Oscar Alvarezen moduko batentzat egunen batean “Euskaldunak komikigintzan” tituludun ikerketa mardul bat burutzeko lagungarria izango dena. Bilaketa honetarako laguntzak oso ondo etorriak izango dira, eta gogorik baduzu bidal ditzakezu zure “aurkikuntzak” gure blogera, edo baita gure korreora: gureerroak@gmail.com .

 1. TARDI-VAUTRIN “Le Cri du people”   “Hitza hitz” inskripzioa  duen euskal makila. “Hitza hitz” komiki luze honetako lelo nagusia. Tardiren maisu lan guztiak sekulakoak izanda ere, lau alez osaturiko hau , zalantza barik, bere gorenetako lanen artean koka dezakegu. Eta hori esatea eta komikigintzaren historia osoaren lehenengo lerrora igotzea ere bada.

egdp-pag41

2.HERMANN -YVES H. “Bois Maury 15: Oeil de ciel” (Glenat) (Norma)- XVI. mendean gaude. Yucataneko ohian itxian.  Bois-Maury-ko leinuko jaun batek, Hermannek 1985ean asmatuzuten pertsonairen oinordekoetariko bat, Espainiar Koroarekin lotutako espedizio batekin egin du topo. Bois-Maury-ko jaun ausartak indiarren, espainolen  eta euskaldun baten kontra egingo du borroka. Guztien gainetik gailentzen da.

Scan_Pic0002

Hauen artean Olazabal izeneko morroia aurkitzen da. Olazabal,  Agirre  pertsonai historikoaren zantzu nabarmenak dituen pertsonaia.

Yves H. gidoilaria, Hermannen semea alegia, malezia gehiegirik gabe, euskal deitura egoki baten bila, interneteko kirol orrietan ibili dela suposatu dezakegu.