Komikien inguruan ekitaldi ugari Donostian: Dzirt-dzart eta Komikiak egiteko masterclassa

Komikien inguruan proposamen berri ugari antolatu dituzte Donostiako Kultura eta Komikigunekoek:

Azaroaren 27an Dzirt-dzart saio berri bat ospatuko da Intxaurrondoko Kultur Etxean. Bertan parte hartuko dute Ainara Azpiazu ‘Axpi’ eta Iñaki Martiarena ‘Mattin’ komikigileek, Idoia Torregarairen gidaritzapean. Saioa Donostia Kulturak antolatu du Komikigunearen laguntzarekin batera.

Azaroak 28an, goizez, 9etatik 14etara komikigileei zuzendutako formakuntza saio bat antolatu dute Komikiguneko lagunek. Koldo Mitxelena Liburutegiko Ganbaran izango da saioa eta irakasle lanetan puntako egileak gonbidatu dituzte bertara: Dani Fano, Albert Monteys eta David Rubin.

Tailer edo masterclassaren gai nagusiak orri konposizioa. narratiba estrategiak. bunbuiloak eta errotulazioa izango dira. Ondoren egileekin inguruko jatetxe batean bazkaltzeko aukera izango da.


 


 

Komikigintzari buruzko Wikilantegia

Komikizaleek Wikipedian editatzen ikasteko tailerra antolatu dute Intxaurrondoko Kultur Etxean. “Wikilantegi” honen gidariak Igor Leturia, Iñaki Otamendi eta Aitzol Astigarraga izango dira.

Lekua eta ordua: Martxoaren 26ean, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, 18:30etatik aurrera .

Honela azaltzen dute bileraren asmoa:

Saio honen helburua euskarazko Wikipedia komikigintzari dagokionez osatzeko lanak martxan jartzea da. Denon artean Euskarazko Wikipediako komikigintzaren hutsune nabarmenenak identifikatuko ditugu eta behar duenak Wikipedia editatzen ikasteko aukera ere izango du.

“Parte hartzeko ez da komikigintzan aditua izan beharrik, Wikilantegian parte hartzen duten komikizale guztien ekarpenenekin Wikipedia hobetzen joatea baita asmoa. Eta Wikipedia editatzeko ohitura ez dutenei laguntza eskainiko zaie. Hasiberrien, noizean behin eta maiz aritzen direnen artean, Wikipediako atal hauek identifikatu eta landu nahi ditugu:

• Komikiarekin lotutako euskal egile, obra, aldizkari… historikoei buruzko artikuluak.

• Gaur egungo komikilari, komiki, argitaletxe… eta gainontzeko gaiei buruzko artikuluak.

• Mundu mailako komikigintzan erreferentzia diren egile eta obrei buruzko artikuluak.

Saioa doakoa eta irekia izango da, baina komeni da izena ematea, toki-aurreikuspenak egiteko. Intxaurrondo liburutegian edota 943 48 34 02 telefonora

Asisko Intxaurrondoko solasaldietan

Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean komiki solasaldiak aurrera segitzen dute. Oraingoan  Asisko Urmenetaren txanda heldu da. Mitxelenak gidatutako solasaldian, bihar, Martxoak 11 Intxaurrondoko Kultur Etxean. 

Nor dugu Asisko Urmeneta? Hona hemen berak bere buruaz dioena:

“Ni eskola-porrota izan naiz betitik: Ikasketak bazterrean utzi, eta marrazkigintzan sartu nintzen buru-belarri: komikiak, afitxeak, liburu ilustratuak… Eta urte batzuen buruan Napartheid kolektiboa osatu genuen geure artean, geure gustuko gauzak egiteko. © Gaztezulo

Ene sortzeko tresna Euskara dut, gainera, plus handi bat dauka, erronka bizia dela beti normaldua ez den ekaiaz lan egitea. Ulertuko ote da ? Sinesgarria al da ?

Argazkia © Gaztezulo
www.gaztezulo.com

Camus pentsalariak erran zuen : Inbaditua den herri batean, bertako hizkuntza erabiltzea, eta ez kolonizatzailearena, erresistentzia ekintza dela. Nik politika egiten dut Euskaraz argitaratuz.

Herri ukatuak badu umorearen, ironiaren eta irudiaren beharra, eta nik, ene apalean, erresistentziari eskeintzen diot ene lana.

20urtean sari bat irabazi nuen Iruñeko udaleko lehiaketan, B.Bergararekin batera, eta gutxira hasi nintzen ene aldetik argitaratzen : Ipurbeltz, Nafarroa Gaur, TMO …

Gartxot filmagatik publikoaren sari nagusia eman digute Sidneyko Zinema Jaialdian, bai eta Nazioarteko Film Hoberenari Frantziako “Les nuits magiques” jaialdian ere. Zergatik sariketa horiek aipatu ? Erakusteko istorio unibertsalak kontatzen ahal ditugula, eta ulertuak izan direla Korsikan, Kuban edo Australian…”

 

Komikiak, literatur solasaldiak

Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean komikietan oinarritutako literatur solasaldiak aurrera segitzen dute. Iazko urritik hileko bigarren astearteetan burutzen da solasaldia,  arratsaldeko 19:00etan,  eta maiatza bitartean segituko dute. Antonio Altarriba eta Iosu Mitxelena  dira dinamizatzaileak, lehenengoak gazteleraz bigarrenak euskaraz, eta solasaldiaren oinarria aukeratutako komiki bat aztertzea da gonbidatu baten laguntzarekin. Bertan Dani Fano eta Patxi Gallego  izan dira, urrian eta urtarrilan, martxorako Asisko eta maiatzean Joseba Basalo (Aleta bas-21argitaletxearen arduraduna) pasatuko dira.

Gertuen dugun ekitaldia otsailean 11an izango da, arratsaldeko 19:00etan . Antonio Altarribak, gaztelaniaz, Herge-ren Las joyas de la Castafiore komikiaren analisia burutuko du. Hala ere, baduzu liburua euskaraz irakurtzeko aukera “Catasfioreren bitxiak”, aurreko post batean Komikerin aztertu genuen album klasikoa eta askoren esanetan Hergéren libururik bikainena dena.