Erakusketa Gernikan: Ionan Berasaluze

Ionan Berasaluze artista gernikarraren lana erakusgai dago ionanGernika-Lumoko kultur etxean. Abenduan zendu zen Berasaluze 51 urterekin, eta azken omenaldia eskaini nahi izan diote bere lagunek  erakusketa bat antolatuz. Guztira 60 bat lan bildu dituzte eta urtarrilaren 30era arte ikusgai izango dira kultur etxeko erakusketa aretoan.

Ionan Berasaluzeren ibilbide artistikoan alor asko eta ezberdinetara hurbildu zen, komikietara ere bai. Hori dela eta Komikeritik gure omenaldi xumea eskaini nahi izan diogu artista gernikarrari.

Advertisements