Tupust komikiaren aurkezpena eta erakusketa

Tupust! Donostian sortutako Euskal Herriko komikigileen kolektibo feminista da. Haien lanak euskaraz sortzeko asmoa dute eta kolektiboaren lehen emaitza Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin kaleratu duten Ni izeneko liburua da. 20 egile parte hartu dute komiki horretan: Irati Eguren, Paula Estévez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Irati F.G. & Regina Salcedo, Nerea Unanua & Amaia Lekunberri, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Axpi, Eider Eibar & Miren Amuriza, Leire Urbeltz & Hedoi Etxarte.

Komikiaren aurkezpena Donostiako Komikigunean izango da martxoak 25ean eta leku berean komikiaren erakusketa zabalik izango da 29ra arte.

Advertisements

Bartzelonan, komiki duelu izugarria

Gaur hasi eta domekararte FICOMIC, Bartzelonako Komiki Azokak, ateak zabalik izango ditu. Aurton 31. edizioa ospatzen da. Urtero bezala bertatik pasatuko dira nazioarteko hainbat egile kaleratu dituzten lan berriak erakusteko asmotan: autoreak non, eta sinatzeko ordutegiak hemen dituzue.

Ba Komiki Azokarekin data eta baita gaia partekatuz (westernak), hiru euskal artista Bartzelonako Euskal Etxean erakusketa  zabaldu dute datorren 27rarte: Crossfire.  Hiru “gaizkileen” izenak  hemen doaz: JoseviskyIrati F.G. eta Xabier Sagasta dira. 

Baina ez da hor amaitzen  gaur, hilak 11a, gabeko 20.00etan, euskal etxean  aurrez-aurre jarriz, egile bakoitzak lehendik egindako komiki bat aurkeztuko du eta beste marrazkilariek lan horren ikuspuntu berri bat proposatuko dute errukigabeko duelu batetan.

Beraz, Bartzelona aldean bazabiltza, komikiak eta westernak gustukuak badituzu ez galdu gaurko desafioa.