Zarrakamalda Mattinen komiki berria

Irailaren 28an, asteazkenean, 11:30ean, aurkeztuko da Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Zarrakamalda, Iñaki Martiarena edo, Mattin bezala ezagunagoa den komikilariaren azken lana. Ixabel Agirresarobe aktoreak, Zarrakamalda komikian oinarritutako esketx labur bat egingo du. 

 

Lokatzak, liburu honetako protagonistak, euro txanponak sartu ditu untitledetxeko lorontzietan eta egunero ureztatzen ditu; 50 euroko landareak jaioko direla dio. Inguruak erasotua den pertsonaia baten kontakizuna da hau. Hiriak erasotzen du, lurrak erasotzen du, ingurukoekin harremanak izan nahi ditu baina ez du lortzen; bere lubaki partikularrean bizi da. Bizirauten du.
Ingurunearekin eta ingurukoekin harreman ezberdin bat garatu nahi duen pertsona baten bidaiaren kronika da komiki hau; itxaropentsua batzuetan, ilun-iluna bestetsuetan, umoretsua sarri eta etsigarria maiz. Izerdia, amorrua eta garagardoa darie orrialde hauei.
Iñaki Martiarena Mattin (Donostia, 1967), ibilbide luzeko marrazkilaria da. Urteak daramatza komikia egiten. Pertsonaia askoren egilea da: Moko eta Karmele, Ander eta Graun eta Belardo belar meta ospetsua. Alor ugari jorratu ohi du: komikia, ilustrazioa, jende aurreko saioak, tailerrak… Ezaguna da adibidez euskarazko prentsan egindako umore grafiko lana. Hauxe da bere lehen komiki luzea