Bartzelonako Euskal Etxean Euskal literaturaz ariko dira hile honetan zehar. Literaldia jardunaldien programazio barruan, datorren 10ean gabeko 10etan, Irkus Zeberio donostiarrak Nobrow Londreseko etxean argitaratu duen Cramond Island komikia aurkeztuko du. Jean Baptiste Baigorri poeta handiaren, askatasunaren aldeko borrokalari eta superheroiaren ibilerak dira liburu honen mamia.