Pernan Goñik eta Jon Mikel Udakiolak aurtengo komiki-uzta hobetu dute

Pernan Goñiren “Alaia, euskalduna eta musulmana” eta  Jon Mikel Udakiolaren “Txomin, Txirulo eta Latxa” dira aurten eta oraingoz, agertu diren azken komikiak.

UdakiolaMordillo argentinar egilea inspirazio modura hartu eta  90ko hamarkadan komiki bat marraztu zuen eta orain, urrian argitaratu eta amazonen jarri du salgai Txomin, Txirulo eta Latxa komikia .Paperezko bertsioa eskuragarri duzue 4.93 euroren truke, ondorengo lotura honetan.

Bestalde Mikel Garcia Idiakezek, Argiarako sinatu duen artikuluan, Pernan Goñiren azken komikia iragartzen du. Alaia, euskalduna eta musulmana du izenburua SOS Arrazakeria taldearen laguntzaz argitaratu den liburuak. Zas! Zurrumurruen aurkako sarearen ekimenetako bat da komikia. “Guraso marokoarrak ditu Alaiak, baina Lazkaon jaioa da bera; 19 urte ditu, unibertsitateko ikaslea da eta berak erabakitzen duenean, buruko zapia edo hijaba janzten du. Pertsonaia indartsu honen bizipenak eta jasaten duen diskriminazioaren kontra naturaltasunez daraman borroka kontatzen du Alaia, euskalduna eta musulmana komikiak”. Durangoko Azokan salgai egongo da.

Buyan, Mongoliatik helduko den komikia

Buyan, seguruenik, 2016 aldera kaleratuko den euskal komikia dugu. Buru-belarri istorioa osatzen bost lagun dabiltza. Martin eta Xabier Etxeberria anaiak, idazleak biak, Aritz Trueba, Jon Mikel Udakiola eta Josu Igoa ilustrazio zein animazio alorretan esperientzi handikoak. Batu Khan pertsonaia historikoa dago istorioaren oinarrian (Gengis Khan handiaren oinordekoa izan buyan_nzana) baina Mansi pertsonaia hartzen du protagonistaren papera, hau uste dugu fikziozko pertsonaia dela. Baina dena argituko da komikia gure eskuetara heltzen denean. Animo mutilak!

(irudia: facebook-eko Buyan: luma beltza lekutik hartua)