Buyan, Mongoliatik helduko den komikia

Buyan, seguruenik, 2016 aldera kaleratuko den euskal komikia dugu. Buru-belarri istorioa osatzen bost lagun dabiltza. Martin eta Xabier Etxeberria anaiak, idazleak biak, Aritz Trueba, Jon Mikel Udakiola eta Josu Igoa ilustrazio zein animazio alorretan esperientzi handikoak. Batu Khan pertsonaia historikoa dago istorioaren oinarrian (Gengis Khan handiaren oinordekoa izan buyan_nzana) baina Mansi pertsonaia hartzen du protagonistaren papera, hau uste dugu fikziozko pertsonaia dela. Baina dena argituko da komikia gure eskuetara heltzen denean. Animo mutilak!

(irudia: facebook-eko Buyan: luma beltza lekutik hartua)
Advertisements

Kakalardoak sarean

Aurreko postarekin lotuta hona hemen “Josevinsky”ren lana ikusgai kklrd izeneko web orrian: http://www.kklrd.com/.  Ederra musika, Julen Baleztenarena. Web diseinua ere dotore eta berriztatzailea, Julen Irazoki eta Josu Igoaren eskutik. Eta edukietara joz, webgunearen alde bietan, era oso dinamikoan aurkezturik komiki istorio bi. Lehenengoa Josevisky berak eta Lazaro Yak Boldok sinatzen dute: KKLD (hau da Kakalardo laburbilduta). Bigarrena Izan et Ukan 10 orrialdeko istorioa, Joseviskyk eta Koldo Yarbolazak sinatua. 

Paperean argitaratzeko dauden zailtasunak ikusita, agian arte adar ezberdinen arteko eta teknologia berrien uztarketak beste aukera batzuk zabaldu ditzake euskarazko komikigintzari. Hala bedi!