Parrapean jaialdi txikerra baina betea

 

Bilboko Udaleko Kultura Sailak ‘Parrapean-Komiki Egunak’, Euskadin egiten den euskarazko komikiari buruzko jaialdiaren bigarren edizioa antolatu du. Urriaren 31ra arte, Begoñako eta Santutxuko udaltegiek eta Karmelo plazak jarduera egitarau zabala jasoko dute eta guztiak ere doakoak izango dira. Horien artean hitzaldiak, tailer monografikoak, zine proiekzioak, argitaratu diren azken lanen aurkezpenak eta euskarazko komikiaren bigarren azoka egongo dira.

Komikigile zein komiki aditu andana bertatik pasatuko da: Gregorio Muro, Amaia Ballesteros, Dani Fano, Guillermo Gonzalez, Amparo Acarregui, Marika, Mamen Moreau, Isabel Franc, Josune Muñoz, Adur Larrea, Axpi, Francisco Fructuoso, Ioni Artetxe, Igor Leturia, Mikel Mardones, Asisko Urmeneta…

Hona hemen programazioa aurkezteko argitaratu den bideoa

 

 

Advertisements

Udako Unibertsitatean “Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza”

Uda honetarako plan erakargarria Udako Euskal Unibertsitateak eskaintzen duena: Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza. Irakasleak ezin hobeak, Asisko Urmeneta, Bego Montorio, Jon Mantzisidor, Jon Martin Colorado, Josune Muñoz, Maitane Gurrutxaga…

Helburuak honela aurkezten dituzte UEUkoek bere atarian:image_large

Ikastaroak literatura-irakasleak, literatura-eragileak edo literaturazaleak komikiaren artera hurbiltzea du helburu nagusi, betiere komikigintzaren eta literaturgintzaren arteko zubi-lana gogoan izanda. Bide horretan, hiru zutabe nagusi izango ditu ikastaroak:

Lehenik, komikiaren inguruko ezagutza orokor zenbait eskainiko dizkigute alorreko adituek (komikiaren narrazio-teknikak, komikiaren bilakaera historikoa…).

Bigarrenik, komikigile eta gidoigileek bere obraren eta jardunaren inguruan hitz egingo digute, ekarpen horiek irakurtzeko eta interpretatzeko informazio gehiago izateko.

Hirugarrenik, komikia lantzeko proposamen didaktiko zenbait aurkeztuko dizkigute literatura-irakasleek.

 Asisko Urmenetak ere, irakasle moduan,  kurtsoan
hartuko du parte 
© Asisko Urmeneta (EKE ataritik)