Eider Rodriguezek eskuratu du Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako 2018ko Euskadi Literatura saria Santa Familia lanari esker. Duela bi aste jakinarazi zuten Eiderrentzat izango zela Euskarazko Iiteraturako Euskadi saria Bihotz handiegia liburuarengatik. Orain bigarren saria lortu du Julen Ribas marrazkilariarekin ondu zuen komikiagatik. Zorionak Eider eta zorionak ere Julen Ribas eta Xabiroi proiektua bultzatzen eta sostengatzen duen lantalde osoari!
Tag Archives: Julen Ribas
3, 2, 1… Getxo!!
Ostiral honetan Getxoko Komiki Azokaren edizio berri bat ospatuko da, hamazazpigarren edizioa izango da aurtengo. Urriaren 19tik 21era binetaren munduaren zerikusia daukaten liburu-denda, argitaletxe, merchandising-denda eta fanzineen salmenta-guneak kokatuko dira Areetako karpan.
Camille Jourdy, Jason Lutes, Javier Pulido edo Nazario bezalako atzerriko gonbidatu ospetsuak izango ditugu bertan. Azpimarratzekoa Nazario komikigile espainiarrak jasoko duen omenaldia. Kontrakulturaren bide bihurgunetsuetan barrena ibilitako egile handia dugu Nazario.
Baina lerroburuetan, ez dakigu zergatik, agertzen ez diren egileak ere izango dira Getxon. Lerroburuetan ez, baina Getxoko Komiki Azoka azken urteetan gehien auspotzen duten egileak berriro ere Xabiroi standaren inguruan bilduko dira.
Urtero legez Dani Fano arduratuko da Ikastolen Elkarteak sostengatzen duen standaren antolaketa lanarekin. Dani Fanoren jarraitzaileek badute aurten gainera pozteko beste arrazoi bat, inoiz osatu duen lanik borobil eta mardulenarekin baitator Getxoko plazara, Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak. Xabiroi edo liburuaren editorea izan den Astiberri argitaletxeko mahaietan erosteko aukera izango duzue.
Udazkeneko bigarren nobedade galant bat argitaratzen du Xabiroik, Haur Besoetakoa saileko bigarren albuma: Paristik datorren artista. Egileetariko bat larunbatean eta baita igandean sinatzen izango duzue Xabiroieneko standean, Sanvi marrazkilaria hain zuzen. Belatz ilustratzaileak Lucio Urtubia ekintzailearen bizitza biltzen duen eleberri grafikoarekin parajetuko da Getxora. Aurtengo nobedade arrakastatsuenetako bat izanik larunbatean izango duzue egun osoz Getxoko standean.
Bestalde Asiskok inprentan liburu berri bat prest duen arren, AztiHitzak, ez du lortu Getxoko azokara garaiz heltzea (kontuan hartu behar Getxoko azokaren datak aurreratu izanaren ondorioetako bat hau dela) baina Durangokorako bai ziurtatu duela iruindarrak bere presentzia.
Eta Getxoko azokarekin jarraituz han izango dira ere Julen Ribas Guillermo Gonzalez, Adur Larrea, Iñaki Holgado, Zaldieroa… gure komikigintzaren ordezkaritza bikainena eta arkatzak zorrotz liburuak sinatzeko prest izango dira guztiak beti bezala Xabiroiko standean (hemen behean dituzue sinatze txandak).
Harriet argitaletxea ere, prest izango da aurretik Komikerin iragarri genituen liburu berriekin. Kalean dira Tomoë, Hasiera berri bat eta Mutuaren hitza. (Atxikituriko loturan aurkitu dituzue xehetasun gehiago).
Azkenik, aurten zoritxarrez Luterl taldeko lagunek, agenda arazoak tarteko, standik jarriko ez dutela azaldu digute, baina bertatik bisitan behintzat pasatuko direla ziurtatu dute.
“Kolorea komikian” formakuntza tailerra Donostiako komikigunean
KOLOREA KOMIKIAN formakuntza saioa eskaintzen du Donostiako komikiguneak
Datorren azaroak 29an Iñaki Holgado, Julen Ribas eta Garluk Aguirre gidatutako ilustratzaileentzat tailerra eskaintzen dute Donostiako Komikigunetik. 20 pertsonarentzako lekua dago. Interesaturik dagoen edozeinek ondorengo helbide edo telefonora jo dezake:
komikigunea@gipuzkoa.eus edo 943249690
Izen ematerakoan izen abizenak, helbidea eta bazkarira geratzeko asmorik dagoen adierazi behar da. Bazkaria Easo plazako Javier jatetxean izango de eta menua 10.50 € balio du. Bakoitzak berea ordaindu behar du.
Getxoko komiki azokak, hamabost eta aurrera!
Aurten ere ez dugu hutsik egin Areetako Xake plazako zitara. Getxoko Komiki Azokak hamabost urte bete ditu aurten eta ez genuen galtzeko asmorik. Azaroaren 18tik 20ra ospatu den aurtengo edizioak sasoian eta bizi-bizirik mantentzen dela erakutsi digu. Aurton, 60 salmenta postu jarri dira guztira, bisitari eta salmenten datu zehatzik ez badugu ere eta bertan entzun dugunaren arabera sentsazio orokor on bat geratu da airean.
Erakusketa eta mahai inguruez gain, egileen sinatze txandak ere arrakasta izan dute Komiki Azokan. Jende ilara luzeak osatu dira Horacio Altuna, Natacha Bustos eta David Aja euren lanak sinatzen ari ziren mahaien aurrean. Xabiroi eta Harriet argitaletxeen standen aurrekaldean bildu zen urtero bezala euskal komikigile troparik oparoena. Daniel Redondo eta Gregorio Muro “Harriet”, Dani Fano, Joseba Larratxe, Adur Larrea, Iñaki Holgado, Guillermo Gonzalez, Julen Ribas, Alex Sanvi, Zaldieroa…
Beraz, euskal komikigintzak aurtengo edizioan ere, leku propioa izan du azokaren erdigunean, eta eskertzekoa da Getxoko zita honen alde Xabiroik egiten duen apustua, euren bultzadaz egile kopuru handia aurkezten delako Getxon urtero.
Luterl dugu urteroko beste erreferentzi fidela, azoka sortu zenetik urtero presente izan den talde ondarrutarra. Euren standean Arantza Ibarra eta Kaiet Bengoetxea egileak topa genituen, Mobilak labetik atera berri den komikia sinatzen jo ta ke. Lana oraindik ez dugu irakurri baina, seguruenik, Komikerin izango duzue laster honen berri.
Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren, binetazko bikote izeneko erakusketa egon zen ikusgai ere. Elkarrekin argitaratu dituzten hiru! albumetako orrialde garrantzitsuenen sortze-prozesua erakutsiz. Gidoiatik, lehen zirriborroetara, tintazko marrazkietara, azken koloreztatzera, hots, komikia egiteko prozesu osoa ikusi genuen ormetan jarritako paneletan. Iñaki Holgado bera izan genuen luxuzko gidaria.
Besterik? Bai. Makina bat kontu. Baina ez gaitezen gehiegi luzatu.
Euskal komikigileak Frantziara begira

oso ezaguna euskal komikigintzan besteak beste, Unai Busturiarekin “Numenak” edo Iban Zalduagaz “Azken Garaipena” lanak plazaratu dituelako. Gaur egun ordea, Ankama argitaletxe paristarrarentzat dabil lanean, Remington seriaren 9 eta 10. tituluak prestatzen: “Les nuits roublardes”.
eta Ankama bezalako argitaletxe handientzat lanean dabil aspaldi komikigintzaren “Olimpo Mendiko” autore ospetsuenekin batera. Euskaraz, Xabiroi aldizkarian Pako Aristi idazlearen gidoi bat egokitu zuen: Amodiozko enkargu bat. Anekdota edo nonzebarrikeri bategaz, gura duzuen moduan, gure bloga adornatuko dugu ere (beti ez gara horren idorrak izango, kontxo! ). Xabiroiko lagunek orrialde bat aldarazi ziotela kontatzen du Sedyasek bere blogean, bertan agertzen ziran sexu irudiak irakurle gazteentzat gordinegiak ei zirelako. Hemen ondoan duzue “zentsuratutako” orrialdea.

ekainerako joango delarik.