Zarautzen argazkiak eta komikiak

Argazkilaritza gustatzen bazaizu bisitatzeko toki aproposa da Zarautzeko Photomuseuma. Komikigintza gustatzen bazaizu ere bai.

Argazkigintza komikigintzan erakusketa ikusgai jarri dute argakilaritzaren historia gaia ardatza duen Photomuseumean.

Luis Gasca komiki gaietan benetako adituak, Koldo Mitxelena Kulturguneko komikigune zerbitzuaren paregabeko funtsean oinarrituz, erakusketa prestatu du Photomuseumerako, komikiak eskaini dezaketen hamaika alderditik bat jasoz. Luis Gascak argazkigintza eta komikigintza uztartzen duen ikuspegi panoramiko bat eskaintzen digu. tristes_cendres_1

KMKko Komikiguneko lagunek euren funtsak gordetzeaz aparte,  hainbat modu erakargarritan erakutsi eta zabaltzen badakite.

Ez dugu besterik esateko… chapeau!

Advertisements

KMK lehiaketan sari partekatua

Noticias Taldeak eta Rekalde Aretoak antolatzen duten KMK lehiaketaren hirugarren edizioa lehen aldiz partekatua izan du saria (1.500 eurotakoa) bi komikigileen artean. Jon Mikel Udakiolari (Hernani, 1965) eta Piedad Ortiz de Urbinari (Barakaldo, 1973) egokitu zaie exaequo saria, Txorimaloa eta Maitasun gozoa komikiengatik. Adur Larrea eta Pernan Goñi marrazkilari eta komikigileek osatu dute epaimahaia, “eta buelta asko eman ondoren, bioi ematea erabaki dugu” azaldu dute Noticias taldeko egunkariek argitaratutako berrian.  “Bi lanak oso onak iruditu zaizkigu, eta buelta asko eman ondoren, bioi ematea erabaki dugu”, azaldu du Goñik.

Irabazleen ibilbideari erreparatuz, Ion Mikelen lan artistikoak bere blogean du erakustoki txiki bat. Bertan azaldutakoaren arabera, artearen alde ezberdinak jorratu ditu bere ibilbide luzean (argazkigintza, animazioa etab.)

© Ion Mikel Udakiola

Piedad Ortiz de Urbina barakaldoarra da eta bere bi ahizpak bezala ilustratzailea.portadafinal72 2011an “Historias de un cangrejo siamés” argitaratu zuen, testua eta ilustrazioa uztartzen zituen ipuin laburren bilduma . Bere blogean agertzen duenez bere asmo nagusia gaur bere lanentzako argitaratzailea bilatzea da. Helburu hori lortzeko bidean irabazi duen saria aurrerapausu bikaina izan daiteke.

Zorionak biei!