Mundu mailan handienetariko den komiki bilduma, Luis Gascarena, Gipuzkoako Foru Aldundiak negoziazio luzeen ostean erosi eta Donostian zabaldu den Komikigunea zentroaren oinarri sendoa bihurtu du. Koldo Mitxelenako Komikigunea aurrerantzean komikien gordailua izatez aparte, ikertoki, bilera eta aurkezpenentzako egoitza izateko helburuarekin sortua da. Honela azaltzen dute Koldo Mitxelena Liburutegiko webean:
“Komikiaren mundua kontsultatzeko eta ikertzeko gune bat da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua eta Donostiako Errege Katolikoen kalean kokatua. Komikiguneak Luis Gascaren bilduma hartzen du abiapuntutzat, eta barruan biltzen ditu komikiak, pulp aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiari buruzko ikerketak eta abar. Aldez aurretik ordua eskatu beharreko dokumentazio zentro gisa sortua da, eta komikiaren munduko ikertzaileari edo zaletuari materiala kontsultatzeko aukera eskaintzen dio, arreta pertsonalizatutarekin.” 
Bilduma horren osagarria da KMK-ko Liburutegiko areto berri bat; bertan daude azken hamarkadako 1.500 komiki, zuzenean eskuragarri nahiz mailegatu daitezkeenak.
Helbidea: Errege Katolikoen kalea, 16, 20006 Donostia
Aldez aurretiko hitzordua, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Telefonoa: 943 249690
Posta elektronikoa: komikigunea@gipuzkoa.net
Kontsultatu gure komikiak