Zerocalcarek komiki berria aurkeztuko du Donostian

Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik dator Zerocalcare italiar komikigile ezaguna Euskal Herrira. Antolatzaileen hitzetan, eta baita gure iritzian ere, gaur egungo italiar komikigintzaren erreferente handienetariko bat bera dugu.

Farmazia Beltza argitaletxeak italieratik zuzenean itzuli ditu bere liburu berrienak: ‘Hondamuinean’ (2018) eta orain aurkeztuko den bigarren liburua ere, Hondamuinean : sei hilabete geroago’. Komiki berri honen aurkezpena apirilak 9an, 10:30etan izango da Komikigunean.


Aurkezpena zuzentzen Zerocalcare bera izango da eta berarekin Koldo Izagirre itzultzailea, Garbiñe Ubeda aurkezlea eta David Zapirain editorea izango dira.

Aurkezpen honetaz aparte, saio berezi bat antolatu dute Zerocalcarerekin hurrengo egunerako, apirilak 10erako, 10:30-13:30 bitarte, Komikigunean ere.
Plaza mugatuak direnez izen-ematea derrigorrezkoa izango da komikigunea@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.

Advertisements

Maria Zugarramurdikoa

Adur Larrearen komiki berri bat, Miren Mindegiaren gidoiarekin, aurkeztuko da Komikigunean azaroaren 29an

Komikigunetik bidali digute albistea. Azaroaren 29an 18:00tan, Komikigunean bertan, Adur Larrearen azken lana aurkeztuko dute. Oraingo honetan Miren Mindegia kazetariaren gidoia izango da komikiaren ardatza .

“Adur Larrea komikigilearen lan berria da honakoa, gidoia Miren Mindegiak burutu du. Nabarraldek Euskal Herriko historia gaitzat hartuta argitaratzen duen formatu honetako bigarren alea izango da. Lehen alea Angel Rekaldek idatzi eta Joseba Larratxek marraztu zuen ‘Eneko Aritza, lehen errege baskoia’ izan zen. Euskaraz zein gazteleraz, honelaxe azaldu digu Nabarraldek komikiaren gaia zein izango den:‘Mamu bat dabil Europan barrena. Sorginkeriaren mamua. Jaunaren 1609ko urtean, Pierre De Lancre inkisidoreak, d’Amou eta Urtubiako jaunek eskatuta, sorgin epaiketa eta erreketa oldeari hasiera eman zion Lapurdiko kostaldean. Albako dukearen eskuetan eroritako Nafarroako Erresuma konkistatu berrian, herritar oldarrek ez zieten agintari berriei men egiten. Norbaitek, herritar horiek makurtzeko zigor bat ezartzea onuragarria izanen litzakeela pentsatu zuen. Eta izua, Nafarroako bazter guztietan hedatu zen: Bargotako apaiza ere epaitegietara eraman zuten, bere kaparekin sorginkeriak egin zitzakelakoan; Vianako Endregoto itsuari nekromantzia egotzi zioten… Zugarramurdiko herrian, Del Valle inkisidoreak sorginkeriaren delirioa nafar emakumeen hantustea zapuzteko baliatu zuen, euren gorputzak sutara eramanez.’”

IZKUTUKOAK, erakusketa zikloa Komikigunean

Guillotinak komisariaturik,  erakusketa ziklo berri bat zabalduko da Donostiako Komikigunean, Izkutukoak. Batez ere, autoediziotik datozen euskal egileen lanak izango dira ikusgai erakusketa guztietan. “Euskal jatorriko izkutuko sortzaile hauen lanarentzat leiho bat izan nahi du”  azaldu dute Komikigunetik eta honela azaltzen dute ere ziklo honen ardatza zein den:  “Komikia 9. artea izendatu zenean, lehen zuen entretenimendu herrikoia izateari utzi zion. Badaude ordea, oraindik sormenaren askatasuna aldarrikatzen duten agenteak lubakietan izkutatuak”.

Bihar zabalduko den erakusketan , Irkus (M) Zeberioren lanak  izango dira protagonista,  Reyes Catolicos Kalean, 16an, dago aretoan eta datorren apirilaren 13 arte izango da zabalik.  Erakusketaren aurkezpena Irkus (M) Zeberio berak egingo du bihar, martxoak 15, 19:00tan Komikigunean bertan.

Komiki tradizionaletik kanpo, arrakasta handia jaso duen marrazkilaria dugu Irkus, aguirre by irkusabangoardia grafiko erradikalenetan egindako ikerketengatik estimatua. Bere komikiek lengoaia konbentzionalarekin hausten dute, lerroek abstrakziora jotzen dute eta efektu grafikoek inpresio tekniketan duen interesa ikustarazten digute.

Eta Guillotina zer eta nortzuk diren ezagutzeko euren atarian ematen duten azalpena erabiliko dugu: GUILLOTINA lagun eta ilustratzaile talde baten baitan jaio zen proiektu bat da, ideia zehatz batekin: denbora/leku konbinazio bat sortzea non Donostiako, inguruko eta haratagoko sortzaile eta editorial txiki independienteen lanari gerturatze bat baimenduko den.
Festa honekin, era experimental batean argitaratzeaz gozatzen duten sortzaileak bildu nahi ditugu. Konpoko laguntzarik gabe bere lana autofinantziatzen duen jendea, mugarik gabe, guztiz askeak diren emaitzak lortzen dituena. 
Horregatik Guillotina Festa kanpoko dirurik gabeko festa da, inongo loturarik gabekoa, sortzaile ezberdinentzat topagune izan nahi duena, eta aldi berean buelta bat ematea, kuxkuxeatzera edo eta musika ona entzutera gerturatu nahi duen guztientzat”

 

 

“Kolorea komikian” formakuntza tailerra Donostiako komikigunean

KOLOREA KOMIKIAN formakuntza saioa eskaintzen du Donostiako komikiguneak

Datorren azaroak 29an Iñaki Holgado, Julen Ribas eta Garluk Aguirre gidatutako ilustratzaileentzat tailerra eskaintzen dute Donostiako Komikigunetik. 20 pertsonarentzako lekua dago. Interesaturik dagoen edozeinek ondorengo helbide edo telefonora jo dezake:

komikigunea@gipuzkoa.eus edo 943249690

Izen ematerakoan  izen abizenak, helbidea eta bazkarira geratzeko asmorik dagoen  adierazi behar da. Bazkaria Easo plazako Javier jatetxean izango de eta menua 10.50 € balio du. Bakoitzak berea ordaindu behar du.

 

 

 

Adiskidetasuna Komikigintzan

Parez pare zabalduko ditu ateak gaur Zarautzeko Photomuseumean antolatu duten “Adiskidetasuna Komikigintzan”  izeneko erakusketak.  Luis Gasca, zine eta komiki arloetan adituak, hitzaldia emango du goizeko 10:00etan. Irailak 25erarte zabalik mantenduko da erakusketa.  

antonetasabinAdiskidetasunean eta laguntasunean oinarritutako bizikidetasun-erlazio hauek jasotzen duten dokumentuez beteriko erakusketa da honako hau; Luis Gascak, Komikigintzan aditu apartak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Komikigunea funtsetik aukeratuak.

Jarduera honek Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak babestea”.

Hitzaldia gazteleraz izango da.

© Julen Zabaleta "Yulen"

NOIZ: 2016ko abuztuak 2tik irailak 25era

             Zabaltzea: abuztuak 2, 10:00etan

NON:  Photomuseum

     Argazki & Zinema Museoa

San Ignacio, 11 / P.K. 251

ZARAUTZ

 

Indiara bidaia eta Txinara bidaia albumen aurkezpenak

Harriet argitaletxeak frantsesetik euskarara itzulitako album bi aurkeztuko ditu eguaztenan.   Txinara bidaia eta Indiara bidaia. Bi liburu hauen gidoiak Bekák eta marrazkiak Markok egindakoak dira.

 

Noiz: Ekainaren 29an. Eguazten honetan, goizeko hamaiketan

Non: Komikigunea. Errege-Erregin Katolikoak, 16

Partaideak: Marko marrazkilaria; Gregorio Muro argitaratzailea eta   David Zapirain aurkezlea.

Indiara bidaia

indiaraeusBeren lagunen aholkuei jarraituz, Benek eta Ninak euren motxilak gogotik prestatzen dituzte Indiara abiatu aurretik: sabeleko minarentzako pilulak, ber-hidratazio gatzak, bakterioen kontrako xaboia… Uste dute ez dutela ezer ahaztu opor egun on batzuk igarotzeko. Baina ez dira ohartu Maharajaen, tenpluen eta behi sakratuen herrian, beti gertatzen direla ezustekoak… Adibidez, guru batek eta bere kideek maisu espiritual batekin nahasten zaituztela! Taj Mahal ospetsutik, Rajastandik igaroz eta Goako hondartzetaraino, hogeita hamar urteko bikote gazteak ez dio harritzeari utziko…

 

 

Txinara bidaia.

txinaraeusMotxila bizkarrean eta gidaliburua eskuan, Ben eta Nina, hogeita hamar urteko bikote gaztea, Txinara doaz hiru astez. Euren bidaiak, dibertigarria bezain ezohikoak, Pekindik Shangaira eramango die, Miao eskualdeko arroz-soroetatik igaroz. Baina, bikotean bidaiatzea ez da beti hain erraza izaten… eta arazoa da ez dagoela gidarik nola egin behar den azaltzen duena. Batez ere espioi txinatar temati batzuk azaltzen direnean edota treneko begiratzaile marmarti bat agertzen denean guztia korapilatzeko…

 

Zarautzen argazkiak eta komikiak

Argazkilaritza gustatzen bazaizu bisitatzeko toki aproposa da Zarautzeko Photomuseuma. Komikigintza gustatzen bazaizu ere bai.

Argazkigintza komikigintzan erakusketa ikusgai jarri dute argakilaritzaren historia gaia ardatza duen Photomuseumean.

Luis Gasca komiki gaietan benetako adituak, Koldo Mitxelena Kulturguneko komikigune zerbitzuaren paregabeko funtsean oinarrituz, erakusketa prestatu du Photomuseumerako, komikiak eskaini dezaketen hamaika alderditik bat jasoz. Luis Gascak argazkigintza eta komikigintza uztartzen duen ikuspegi panoramiko bat eskaintzen digu. tristes_cendres_1

KMKko Komikiguneko lagunek euren funtsak gordetzeaz aparte,  hainbat modu erakargarritan erakutsi eta zabaltzen badakite.

Ez dugu besterik esateko… chapeau!

Non zeuden neskak?

‘Rockomikia, Bineta eta Doinuak’ erakusketa dago Donostiako Koldo Mitxelenako Ganbaran datorren urtarrilaren 31 arte. 80ko eta 90eko hamarkadetan rockaren eta komikiaren arteko zubiak aztertzen ditu erakusketak.

Bihar 19:00etan, Ganbaran bertan, erakusketa horren inguruko jardueren barruan kokatzen den hitzaldia eskainiko dute Garbiñe Ubedak eta Yurre Ugartek “Non zeuden neskak?”

Garbiñe Ubeda berak aurrerapen txiki bat ETBko Azpimarra saioan eskaini zigun (44 minutuan).

Dibujo

17an, berriz, 12:00tan Komikigunean izango da hitzordua, TMEOko Nerea Lekuona eta Larrik gai honi buruz jardungo dute: ‘TMEO:los orígenes jamás contados’

Komikiak gordeta baina bizirik, Komikigunea

Mundu mailan  handienetariko den komiki bilduma, Luis Gascarena, Gipuzkoako Foru Aldundiak negoziazio luzeen ostean erosi  eta  Donostian zabaldu den Komikigunea zentroaren oinarri sendoa bihurtu du. Koldo Mitxelenako Komikigunea aurrerantzean komikien gordailua izatez aparte, ikertoki, bilera eta aurkezpenentzako egoitza izateko helburuarekin sortua da. Honela azaltzen dute Koldo Mitxelena Liburutegiko webean:

“Komikiaren mundua kontsultatzeko eta ikertzeko gune bat da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua eta Donostiako Errege Katolikoen kalean kokatua. Komikiguneak Luis Gascaren bilduma hartzen du abiapuntutzat, eta barruan biltzen ditu komikiak, pulp aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiari buruzko ikerketak eta abar. Aldez aurretik ordua eskatu beharreko dokumentazio zentro gisa sortua da, eta komikiaren munduko ikertzaileari edo zaletuari materiala kontsultatzeko aukera eskaintzen dio, arreta pertsonalizatutarekin.” IMG-20141113-WA0002

Bilduma horren osagarria da KMK-ko Liburutegiko areto berri bat; bertan daude azken hamarkadako 1.500 komiki, zuzenean eskuragarri nahiz mailegatu daitezkeenak.

Helbidea: Errege Katolikoen kalea, 16, 20006 Donostia

Aldez aurretiko hitzordua, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00

Telefonoa: 943 249690

Posta elektronikoa: komikigunea@gipuzkoa.net

Kontsultatu gure komikiak