Komikipedia zabalik

Komikipedia, euskal komikien datutegi berria zabalik daukagu dagoeneko. Asmoaren bultzatzaile nagusia Iñaki Otamendi Andoaingo komikizalea dugu. MediaWiki softwarea ezagunaren bitartez, pixkanaka, euskaraz argitaratu ziren komikiak, eta baita momentuan argitaratzen direnak,  bildu eta fitxak osatu nahi ditu. Egileen fitxak ere bai. Frantziako Bedetheque edo  Lambiek Comiclopedia  herbeheretar  ospetsuen ereduak jarraituz euskal komikigintzaren inguruko datuen kontsultarako atari espezializatu berri bat izan nahi du Komikipedia. Erronka ez da makala! Badugu beraz gure KomikipediaKomikeritik ongi etorririk beroena!

Advertisements

Antton Olariagaren erakusketa Aieteko ilustratzailearen Txokoan

Antton Olariagaren erakusketa zabalik izango da  Aieteko kultur etxeko Ilustratzailearen Txokoan datorren abenduaren 15erarte. Aurrerapen modura hemen Donostia kultura tv.k argitaratutako bideoa.

Antton Olariaga (Usurbil, Gipuzkoa, 1946)  aurkezpen beharrik gabekoa,  euskal komikigileen artean punta-puntakoa, ibilbide luzekoa eta euskal grafismoari  azken hamarkadetan estilo berezi  eman diona. Nazioarte mailan ere nahiko ezaguna dugu eta  adibide modura ospe handiko Lambiek Comiclopedia   aipatuko dugu bera baita bertan agertzen den euskal egile bakarrenetariko bat (Asisko Urmeneta, Julen Ribas, edo bere belaunaldikoa den Jon Zabaletagaz batera). olariaga_gabonetako-oparia

Bere pertsonairik ezagunena marrazten 35 urte baino gehiago daramatza, Zakilixut  Egin-ekin batera jaio baitzen 1977 urtean, gero Euskaldunon Egunkarira salto egin zuen eta handik Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaiaren graziaz, Berriara pasatu zen, gaur arte. Komikerin behin eta berriro gomendatzen dugun “Hamaseigarrenean Aidanez” marraztu zuen 1985 urtean eta zoritxarrez ez du komiki lan luze gehiagorik argitaratu, guk dakigunik behintzat.

Beraz, euskal ilustrazioaren historia zati bat ezagutu nahi duenak hortxe dauka Aieteko ilustratzailearen Txokoa, Antton Olariagaren erakusketa (2013ko irailaren 17ik abenduaren 15era).